Especie de espacios
Georges Perec -en liburuan idazlea espazioaren edo hobeto
esanda espazio motei buruzko hausnarketa egiten du. Hainbat galderei erantzuna
ematen saiatzen da, zer da espazio? , nola definitzen da? , nola egin dezakegu
espazio banaketa bat?, nola dakigu espazio bat handi edo txikia den?, espazio
mota desberdinak daude?, nolakoa da sailkapen hori?...
Galdera hauei eta beste askori erantzuna ematen
saiatzen da. Esan dezakegu espazioa infinitua dela, gure inguruan dagoela. Pertsonek
oikoa den legez, espazio zenbatzen edo definitzen saiatzen gara, txikia,
handia, zabala … gure ikuspuntutik deskribatzen dugu, guk ikusten ditugun
ezaugarriak azaldu nahian.
Espazioa pertzepzioaren arabera aldatzen da, pertsona
bakoitza espazio bera batean gauza desberdinak ikusiko ditu. Espazioa neurtzeko hainbat tresna izan, metroz
definitutako espazio bat biderkatu daiteke soilik altuera emanez. Baso batean
esate baterako, gauza pila egin daitezke zuhaitzen artean, espazio berri bat
sortu daiteke. Honek beste galdera bat dakarkit burura, espazioa sortzen da edo
eraldatzen da?
Nire ustez, edozer gauza aldatzean, gauza
berri bat sortzen da, gure ingurua aldatzerakoan, beste inguru berri bat sortzen dugu. Sorreraren oinarria, aldaketa da. Espazio berriaren sorrera gure mugaketaren ondorioa da.


No hay comentarios:
Publicar un comentario