viernes, 21 de junio de 2013

Un amor entre dos mundos

Un amor entre dos mundos

Filma hau ikusi ondoren harrituta geratu nintzen. Istorioa liluratuta utzi ninduen, filmetan ohikoa den maitasun istorioa da. Mutil eta neska bat ezagutzen dira, arazo larriak dituzte eta esperantzaz beteriko maiara bat oparitzen digute. Gainera, amaiera irekia, gure izanaz bezala: bueno,hemen bukatzen da istorio txiki hau baina beste hainbat sortu daitezke!

Maitasun istorioa alde batera utzita, bi munduetan pentsatzen jarri nintzen. Urrutitik bi munduak begiratuta antzekotasuna ikaragarria da, baina hurbiltzen zaren ahala desberdintasunak agertzen hasten dira. Istorioak dioenez, mundu bat bestea baino lasterrago garatu zen, eta hori da, dirudienez, bien arteko diferentzia. Beheko mundua, filmean definitzen duten bezala, beranduago garatutako mundua da eta goikoa lehenago garatutakoa.






Eraikinei erreparatzen badiogu, argi ikusten bi munduetan berdinak direla, simetrikoak; desberdintasun bakarra eraikinen egoera da. Beheko munduan dauden eraikinak, guda baten ondoren aurkitu ditzakegun eraikinak bezala dira, ia eraitsiak.

Zer gertatzen da? Mundu batean eraikitako eraikinak bestean ere eraikitzen direla?  Garapen prozesu horretan, guda bat egon zela eta beheko aldea galtzaile atera zela eta oraindik ez dela berregituratu? Edo soilik urteen poderioz,garapen banaketa horren ondoren eraikinak erortzen hasi direla eta txirotasunaren erruz ez dagoela berreraikitzeko aukerarik? Garapen eza, inguruaren hondamendia dakar? Bi mundu simetriko egonda, bata bestearen menpekoa izan behar da?


Filma honetan bi munduen arteko bereizketa mantentzen saiatzen dira, eta beste mundua erabiltzen dute mundu propioa garatzeko. Baina egia esan ez dut uste gidoilaria gauza hauetan denbora asko eman duenik, eta efektuak egiteko garaian errazagoa zela irudi berdina islatzea.






No hay comentarios:

Publicar un comentario