La buena vida
Freud eta Marx- en ideologien ondorioz espazio
mota hauen sorrera gertatu zen. Espazio zabalen garapenean batez ere, garapen
honek “komunak” sortzera eraman zuen. 50.
Eta 60.hamarkaden artean hippy mugimendua garatu zen eta espazio zabal honen
erabilera guztiz garatu zuten, “komuna hippyak” sortuz. Mugimendu eta pentsaera
honen zabalpena hirietaraino ailegatu zen, espazio berritzaile bat sortuz.
Loft-a.
Espazio berri honetan komuna hippyetan higiene
falta, deskontrola eta beste hainbat ezaugarri murriztu ziren. Espazio zabala
da, mugagabea, ez da aurreprogramatzen, hau da, ez dauka programa zehatzik. Funtzio
anitzetarako dago proiektatua. Andy Warhol - en The Factory loft proiektua
honen adibide bikaina da. Espazio erraldoi honetan milaka ekintza anitz gauzatu
ziren, honek erakusten digu espazioaren flexibilitatea, aldatzeko aukera. Bertan
topatzen den dekorazioa ere espazioaren aniztasuna nabarmentzen du. The Factory
garaiko kulturaren birika dela ezan dezakegu, bertan artista askoren garapena
gertatu zelako, Truman Capote, Salvador Dalí, Bob Dylan, Mick Jagger.. .etb. esate baterako.
Loft – a aldarrikapen leku bat da, bertan
momentuan egin nahi den guztia egin daiteke, askatasun osoa daukazu garapena
bultzatzeko.




No hay comentarios:
Publicar un comentario