lunes, 3 de junio de 2013

Kaiolak / Aterkiak / Burbuilak


Aurreko egunean Javier Etxeparek hitzaldi bat aurkeztu zigun. Berak zioen arkitektoek nahigabe edo nahita gehienetan pauta batzuk erabiltzen dituztela. Eta horren ondorioz arkitektura lana gehienak hiru multzoetan sailkatu ditzakegula, izenburuak dioen hiru multzoetan, hain zuzen ere.
Hitzaldiari sarrera emateko, bera ikaslea zen garaiko gertakari bat kontatu zigun. Bertan, bere marrazketako irakaslea egun baten esan zion margoak erosteko, eta gainera kolore gama handiena zuena aukeratzeko. Dirutza bat gastatu ondoren bueltatu zen berriro gelara, han, irakasleak esan zion 12 kolore soilik erabili zezakeela. Sorollaren  artelan bat marraztu behar zuen. Sorollak kolore anitzak erabiltzen ditu, matize asko eta oso saila da bere artelanak marraztea. Gertakari honekin ikasi zuen soilik behar zuena hartzen, sinplifikatzera, berrerabiltzera,  hautatzera, nahastera …
Perspektibari eta neurriekin lotuta, jarrera kritikoa defendatzen zuen, espazioa aztertzeko orduan. Adibidez, giza proportzioekin ezin dugu teoria guztiak kontuan hartu, gure ideia propioa erabili behar dugu edo teori bat soilik aplikatu. Le Corbusierren Modulorra erabili dezakegu, baina Leonardo da Vinciren Vitrubioa ukatuz. Lehen esandako berdina da, soilik behar duguna erabili behar da, nahiz eta behar duguna nahasketa bat izan.

KAIOLAK

Kasu honetan, kaiola bezala ulertzen dugunaren kontrakoa egitean sortzen da. Erlazioa kanpoaldea eta barrualdea oso estua da, ez da bereizten, diluitzen da. Kasu honetan garrantzitsuena itxitura da, berak sortzen du bi espazioen arteko erlazioa.

Hirugarren internazionalari monumentua – Vladimir Tatlin

Proiektu hau altzairuz eta beiraz eratuta dago, ez zen eraiki eta beraz geratzen zaigun bakarra maketa da. Esan dezakegu hiru bolumen desberdineko biraketaz sortzen dela proiektua. Bolumen bakoitza funtzio desberdin bat dauka. Bolumenak biratzerakoan ikus daiteke bolumen bakoitza bere abiadura propioa duela, eta honek ekartzen du formaren sorrera.

Theatre mobile – Pascal Häusermann

Antzerki mugikorra, desmuntagarria. Behar diren espazio laguntzaileak kanpoaldera eramaten ditu, emaitza anitz eta desberdinak lortuz.

La casa suspendida – Paul Nelson

Proiektu bat izan zen. Behe solairuan espazio librea lortu nahi zuen erakusketak egiteko, beraz egitura guztia kanpoaldera eramaten du, erdian lortu nahi zuen espazio diafano hori lortuz. Egituratik, eskegitzen ditu beste espazio guztiak.

Farnsworth house – Mies van der Rohe     
        
Kanpoaldeko espazioaren zati bat barrualdearekin lotzen da, espazio sortzen da soilik egiturarekin. 

Erakusketetarako pabiloia  (New Delhi)

Proiektua hiruki berdinen arteko elkarketaz eratzen da, hiruki kaiolaz osatuz. Hasiera batean, proiektua altzairuz egiteko proiektatu zen, baina diru et teknologi a faltaren ondorioz, hormigoiez eraiki izan behar  izan zen. Piramide egitura erabiltzen da kubierta eta fatxada murrizteko, eta ginera iluminazioa handitzeko.

















ATERKIAK EDO GUARDASOLAK


Aterkiak ez dute fatxadarik eta honek espazio anitzetara moldatzea ahalbidetzen du.  Beste bi moten nahasketatzat hartu dezake bien onuren arteko konbinaketa da. Mota hau egitura adibiderik honenak dira bere muntatze edo desmuntatze abilitateaz.

Autobus geltokia – Joao Batista Vilanova

Iluminazio sistema berritzailea sortu zuen. Autobusen ibilbidea hobetzeko sistema jarraitua.












Erakusketa pabiloia, NY (1964) IBM – Eames

Proiektu honetan altzairuzko baso bat sortu nahi dute. Eraikin honekin erakutsi nahi zuten jendea oso ezjakina zela. Bisitariak eraikinaren zentrora eramaten zituzten gero bigarren solairura igotzean beraiek zeuden abdukzioaz konturatu zintezen. Bekaldean IBM-ak normalean zeuzkan erakusketak edukitzeko eta goiko pisuan hurrengo erakusketetarako lekua.






The monumental color play – Daniel Buren

Aterkien kontzeptu basikoa garatzen du, euskarria egituraren zentroan jarri ordez alboetara eramaten ditu. Honek bestekin elkarketa bat ahalbidetzen du eta gainera zutabeak zuri beltzez marrazten ditu.







BURBUILAK

Kasu honetan burbuilek barruko eta kanpoko harremana ukatzen dute. Bien arteko erlazioa tentsiozkoa da. Kanpo espazioaren ukatzea bezala kontsideratu ditzakegu burbuilak. Sorpen hauten artistek gauza ikusezinetan edo ezinezkoetan oinarritzen dira, azkeneko emaitza gehienetan eskultoriko gertatzen da.
Honen ondorioz habitagarriak diren eskulturak sortzen dira, hauei eskultura habitagarriak deritzogu. Hau da, eskultura eta egituraren arteko erlazio estua daukaten artelanez hitz egiten dugu.

Fernando Higuera etxea

Lur azpiko etxe bat sortu zuen, bere lorategian, bertan isolamendu absolutua topatzen da,ez du inolako kalefakziorik behar. Kanpoko espazioarekin daukan harremana guztiz apurtzen du. Espazioa bost klaraboiaz dago argiztatua. Espazio honetan disfrutatzeko gaitasuna handitzen da.










Laburbilduz:

1.       KAIOLA: mugak fisikoak dira, baina ez bisualak. Kanpoaldearekiko harremana azpimarratzen da.

2.       ATERKIAK: beste bi espazioen artekoa da. Kanpoan egon harren babes bat eskaintzen du. Estalkiak

3.       BURBUILAK: kanpoaldearekiko harremana guztiz ukatzen du, eta isolamendua bermatzen du.



No hay comentarios:

Publicar un comentario