Aurre entregan proiektua erdi bukatuta
zegoen, neurriak zehaztea eta beste gauza pare batzuk falta zitzaizkidan
definitzeko. Sarrerako harrizko hormaren altuera handitzea, atzean geratzen
diren elementuak ikus ez daitezen. Horretarako azkenean zortzi metroko horma egitea pentsatu nuen. Nolabaiteko erlazioa jartzea pentsatu nuen, estalki bat edo ibilbide bat erabiliz. Horren helburua zera zen, erlazio zuzen bat garatzea bi eremu desberdinen artean eta batera egokia balitz estalki funtzioa edukiko zuen elementuren bat erabiltzea. Material desberdinen erabilera frogatu nuen estalkia garatu nahian baina ez nuen oso argi ikusten. Azkenean ez nuen estalkirik jarri, erlazioa lurreko ibilbidearekin egin nuen.
miércoles, 20 de marzo de 2013
viernes, 1 de marzo de 2013
Garapena
Ideiaren garapena,
zati finkoa eta mugikorraren arteko erlazioa eta lur eremuaren itxituraren itsura.
Zati mugikorraren
distribuzioaren proposamena. Zati
mugikorra erabiltzaile bakoitza aukeratu dezake bere distribuzioa, baina bat
proposatzea egokia iruditzen zait.
miércoles, 27 de febrero de 2013
Proiektuaren lehenengo ideiak

Proiektu honekin lortu nahi ditudan helburu
nagusiak lau pertsonen arteko elkarbizitza egokia sortzeko giroa baliatuko duen
espazio arkitektonikoa.
Hautatu ditudan pertsonak , beraien artean
diferentzia nabarmena dauzkate, baina alde hau nabarmentzen da gazteen eta
amonaren artean. Pentsatu dudan espazioan, gazteak lan egiteko lekua izatea
baina amonari arazorik sortu gabe. Sarrera espazio bat sortu nahi dut,
enparantza edo antzerako elementu baten beharra ikusten dut. Bertan biziko
diren pertsonen arteko elkar interakzioa lortzeko, espazio komun interesgarri
batekin.
Lur eremu oso lau batean gaudenez eta ez dagoelako
ia bolumen edo altuera aldaketarik. Beraz, nire proiektua oso laua izango da
lautada kontuan hartuz. Bestalde, lautadarekin apurtzeko eta mendiaren altuera
aldaketak kontuan hartuz, eraikinaren sabaia inklinatu daiteke. Oso
garrantzitsua izango da eraikinaren harremana inguruko naturarekin.
martes, 26 de febrero de 2013
Lorzoruren ingurunea
Landa eremu bat denez, kontuan hartu behar da
lurzoruaren inguruan dauden beste lurzoruak zertarako erabiltzen diren. Gure
kasuan landa eremuak dira, gehienetan garia landatzen da. Hain laua izatean
eremua urtaroaren hara behera asko aldatzen da paisaia. Udazkenean esate
baterako garia jasotzen dutenean oso adierazgarriak diren fardoak agertzen dira
inguru osoan, edo neguan elurra lurrean geratzen denean.
miércoles, 20 de febrero de 2013
Lurzorua
Arabar lautadan dago kokatuta nik hautatu dudan lurzorua. Agurain herritik hurbilen dagoen Arrizala herriaren lur eremuan dagoen lurzorua. Lautadako eremu hau landa eremuz osatua dago gehien bat, eta nire lurzorua ere. Arrizalaren berezitasun bat bertan topatu dezakegun trikuharria da.
Lurralde hau oso laua da. Lurzoruan jartzean eta bertan 360º bira bat ematean ikusiko duguna , zera da, landa eremu zabala landareria gutxirekin. Zuhaitz eta landare baxuak batez ere. Baina urrunago begiratzean lautada inguratzen duten mendiak.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)



b.jpg)
b1.jpg)

