lunes, 24 de junio de 2013

ETFE

ETFE
Garapena sortzeko, eta edo ideia berriak sortzeko teknologietara jotzea aukera ona da. Aukera berriak gure ikuspena handitzen du. Horregatik askotan material berrietara jotzen dut inspirazio bila. ETFE fatxadak eraikitzeko erabili daitekeen material plastikoa da. Ez da oso ohikoa, baina ezta arraroegia.

Ezaugarriak:
- Gardena
- bizi praktiko oso luzea
- tenperatura aldaketen aurrean egoki moldatzen da
- Edozein formara moldatu daiteke
- izpi ultra bioleten eraginez ez da horixka jartzen

Beirarekiko konparaketa: beira baina 100 aldiz arinagoa da eta bera baino eguzki argi gehiago pasatzen usten ditu.

Adibideak arkitekturan:

-          Eden proiektua – Nicholas Grimshaw






-          Pekineko joko olinpikoen eraikin (cubo de agua)






sábado, 22 de junio de 2013

Espazioaren esplotazioa

6 rooms into 1: morphing apartment packs 1100 sq ft into 420


Bideo honetan ikusi dezakegu pisu baten eraberritze baten ondoren lortu daitekeena.
Erakargarria ikusten dut baina baita itogarria. Espazio txikia delako, nahiz eta oso ondo aprobetxatuta egon.




Informazio gehiago:
http://laughingsquid.com/manhattan-mini-apartment-packs-6-rooms-into-1-transformable-space/

viernes, 21 de junio de 2013

Un amor entre dos mundos

Un amor entre dos mundos

Filma hau ikusi ondoren harrituta geratu nintzen. Istorioa liluratuta utzi ninduen, filmetan ohikoa den maitasun istorioa da. Mutil eta neska bat ezagutzen dira, arazo larriak dituzte eta esperantzaz beteriko maiara bat oparitzen digute. Gainera, amaiera irekia, gure izanaz bezala: bueno,hemen bukatzen da istorio txiki hau baina beste hainbat sortu daitezke!

Maitasun istorioa alde batera utzita, bi munduetan pentsatzen jarri nintzen. Urrutitik bi munduak begiratuta antzekotasuna ikaragarria da, baina hurbiltzen zaren ahala desberdintasunak agertzen hasten dira. Istorioak dioenez, mundu bat bestea baino lasterrago garatu zen, eta hori da, dirudienez, bien arteko diferentzia. Beheko mundua, filmean definitzen duten bezala, beranduago garatutako mundua da eta goikoa lehenago garatutakoa.






Eraikinei erreparatzen badiogu, argi ikusten bi munduetan berdinak direla, simetrikoak; desberdintasun bakarra eraikinen egoera da. Beheko munduan dauden eraikinak, guda baten ondoren aurkitu ditzakegun eraikinak bezala dira, ia eraitsiak.

Zer gertatzen da? Mundu batean eraikitako eraikinak bestean ere eraikitzen direla?  Garapen prozesu horretan, guda bat egon zela eta beheko aldea galtzaile atera zela eta oraindik ez dela berregituratu? Edo soilik urteen poderioz,garapen banaketa horren ondoren eraikinak erortzen hasi direla eta txirotasunaren erruz ez dagoela berreraikitzeko aukerarik? Garapen eza, inguruaren hondamendia dakar? Bi mundu simetriko egonda, bata bestearen menpekoa izan behar da?


Filma honetan bi munduen arteko bereizketa mantentzen saiatzen dira, eta beste mundua erabiltzen dute mundu propioa garatzeko. Baina egia esan ez dut uste gidoilaria gauza hauetan denbora asko eman duenik, eta efektuak egiteko garaian errazagoa zela irudi berdina islatzea.






martes, 18 de junio de 2013

Dikotomia

DIKOTOMIA

Bi ideia kontrajarpena da dikotomia bat, ezkerralde et eskuinaldea adibidez. Dikotomia gehienak, guztiak ez esan harren, erdialde bat dute edo behintzat elementu neutro bat. Batzuetan puntu hori definitzea saila izan daiteke(preso eta aske), baina beste batzuetan oso erraza (beltza – grisa - zuria).  Batzuetan dikotomia sortzen duten bi kontzeptuak asko sakontzean oreka bat sortzen da, hain zuzen ere, erdiko kontzeptua.


Hautatu dudan kasuan oreka mantentzen da. Gainera bi modu desberdinetan ikusi daiteke. Tortsioan eta bi elementu berdinen arteko botere nahian. Elementuaren iskin bat ezkerretara joan nahi du eta bestea eskuinetara, kontzeptuak malguak direnez, tortsioa sortzen da. Elementu bakoitza botere gehiago bereganatu nahi du, baina botere kantitatea finkoa denez eta biek nahi berdina dutenez, orekan geratzen da, tentsioa sortuz.




lunes, 17 de junio de 2013

Especie de espacios - Georges Perec














Especie de espacios

Georges Perec  -en liburuan idazlea espazioaren edo hobeto esanda espazio motei buruzko hausnarketa egiten du. Hainbat galderei erantzuna ematen saiatzen da, zer da espazio? , nola definitzen da? , nola egin dezakegu espazio banaketa bat?, nola dakigu espazio bat handi edo txikia den?, espazio mota desberdinak daude?, nolakoa da sailkapen hori?...

Galdera hauei eta beste askori erantzuna ematen saiatzen da. Esan dezakegu espazioa infinitua dela, gure inguruan dagoela. Pertsonek oikoa den legez, espazio zenbatzen edo definitzen saiatzen gara, txikia, handia, zabala … gure ikuspuntutik deskribatzen dugu, guk ikusten ditugun ezaugarriak azaldu nahian.

Espazioa pertzepzioaren arabera aldatzen da, pertsona bakoitza espazio bera batean gauza desberdinak ikusiko ditu.  Espazioa neurtzeko hainbat tresna izan, metroz definitutako espazio bat biderkatu daiteke soilik altuera emanez. Baso batean esate baterako, gauza pila egin daitezke zuhaitzen artean, espazio berri bat sortu daiteke. Honek beste galdera bat dakarkit burura, espazioa sortzen da edo eraldatzen da?






Nire ustez, edozer gauza aldatzean, gauza berri bat sortzen da, gure ingurua aldatzerakoan, beste inguru berri bat sortzen dugu. Sorreraren oinarria, aldaketa da. Espazio berriaren sorrera gure mugaketaren ondorioa da. 

La buena vida - Iñaki Abalos





La buena vida

Freud eta Marx- en ideologien ondorioz espazio mota hauen sorrera gertatu zen. Espazio zabalen garapenean batez ere, garapen honek “komunak” sortzera eraman zuen.  50. Eta 60.hamarkaden artean hippy mugimendua garatu zen eta espazio zabal honen erabilera guztiz garatu zuten, “komuna hippyak” sortuz. Mugimendu eta pentsaera honen zabalpena hirietaraino ailegatu zen, espazio berritzaile bat sortuz. Loft-a.

Espazio berri honetan komuna hippyetan higiene falta, deskontrola eta beste hainbat ezaugarri murriztu ziren. Espazio zabala da, mugagabea, ez da aurreprogramatzen, hau da, ez dauka programa zehatzik. Funtzio anitzetarako dago proiektatua. Andy Warhol - en The Factory loft proiektua honen adibide bikaina da. Espazio erraldoi honetan milaka ekintza anitz gauzatu ziren, honek erakusten digu espazioaren flexibilitatea, aldatzeko aukera. Bertan topatzen den dekorazioa ere espazioaren aniztasuna nabarmentzen du. The Factory garaiko kulturaren birika dela ezan dezakegu, bertan artista askoren garapena gertatu zelako,  Truman Capote, Salvador Dalí, Bob Dylan, Mick Jagger.. .etb. esate baterako.

Loft – a aldarrikapen leku bat da, bertan momentuan egin nahi den guztia egin daiteke, askatasun osoa daukazu garapena bultzatzeko. 










lunes, 3 de junio de 2013

Kaiolak / Aterkiak / Burbuilak


Aurreko egunean Javier Etxeparek hitzaldi bat aurkeztu zigun. Berak zioen arkitektoek nahigabe edo nahita gehienetan pauta batzuk erabiltzen dituztela. Eta horren ondorioz arkitektura lana gehienak hiru multzoetan sailkatu ditzakegula, izenburuak dioen hiru multzoetan, hain zuzen ere.
Hitzaldiari sarrera emateko, bera ikaslea zen garaiko gertakari bat kontatu zigun. Bertan, bere marrazketako irakaslea egun baten esan zion margoak erosteko, eta gainera kolore gama handiena zuena aukeratzeko. Dirutza bat gastatu ondoren bueltatu zen berriro gelara, han, irakasleak esan zion 12 kolore soilik erabili zezakeela. Sorollaren  artelan bat marraztu behar zuen. Sorollak kolore anitzak erabiltzen ditu, matize asko eta oso saila da bere artelanak marraztea. Gertakari honekin ikasi zuen soilik behar zuena hartzen, sinplifikatzera, berrerabiltzera,  hautatzera, nahastera …
Perspektibari eta neurriekin lotuta, jarrera kritikoa defendatzen zuen, espazioa aztertzeko orduan. Adibidez, giza proportzioekin ezin dugu teoria guztiak kontuan hartu, gure ideia propioa erabili behar dugu edo teori bat soilik aplikatu. Le Corbusierren Modulorra erabili dezakegu, baina Leonardo da Vinciren Vitrubioa ukatuz. Lehen esandako berdina da, soilik behar duguna erabili behar da, nahiz eta behar duguna nahasketa bat izan.

KAIOLAK

Kasu honetan, kaiola bezala ulertzen dugunaren kontrakoa egitean sortzen da. Erlazioa kanpoaldea eta barrualdea oso estua da, ez da bereizten, diluitzen da. Kasu honetan garrantzitsuena itxitura da, berak sortzen du bi espazioen arteko erlazioa.

Hirugarren internazionalari monumentua – Vladimir Tatlin

Proiektu hau altzairuz eta beiraz eratuta dago, ez zen eraiki eta beraz geratzen zaigun bakarra maketa da. Esan dezakegu hiru bolumen desberdineko biraketaz sortzen dela proiektua. Bolumen bakoitza funtzio desberdin bat dauka. Bolumenak biratzerakoan ikus daiteke bolumen bakoitza bere abiadura propioa duela, eta honek ekartzen du formaren sorrera.

Theatre mobile – Pascal Häusermann

Antzerki mugikorra, desmuntagarria. Behar diren espazio laguntzaileak kanpoaldera eramaten ditu, emaitza anitz eta desberdinak lortuz.

La casa suspendida – Paul Nelson

Proiektu bat izan zen. Behe solairuan espazio librea lortu nahi zuen erakusketak egiteko, beraz egitura guztia kanpoaldera eramaten du, erdian lortu nahi zuen espazio diafano hori lortuz. Egituratik, eskegitzen ditu beste espazio guztiak.

Farnsworth house – Mies van der Rohe     
        
Kanpoaldeko espazioaren zati bat barrualdearekin lotzen da, espazio sortzen da soilik egiturarekin. 

Erakusketetarako pabiloia  (New Delhi)

Proiektua hiruki berdinen arteko elkarketaz eratzen da, hiruki kaiolaz osatuz. Hasiera batean, proiektua altzairuz egiteko proiektatu zen, baina diru et teknologi a faltaren ondorioz, hormigoiez eraiki izan behar  izan zen. Piramide egitura erabiltzen da kubierta eta fatxada murrizteko, eta ginera iluminazioa handitzeko.

















ATERKIAK EDO GUARDASOLAK


Aterkiak ez dute fatxadarik eta honek espazio anitzetara moldatzea ahalbidetzen du.  Beste bi moten nahasketatzat hartu dezake bien onuren arteko konbinaketa da. Mota hau egitura adibiderik honenak dira bere muntatze edo desmuntatze abilitateaz.

Autobus geltokia – Joao Batista Vilanova

Iluminazio sistema berritzailea sortu zuen. Autobusen ibilbidea hobetzeko sistema jarraitua.












Erakusketa pabiloia, NY (1964) IBM – Eames

Proiektu honetan altzairuzko baso bat sortu nahi dute. Eraikin honekin erakutsi nahi zuten jendea oso ezjakina zela. Bisitariak eraikinaren zentrora eramaten zituzten gero bigarren solairura igotzean beraiek zeuden abdukzioaz konturatu zintezen. Bekaldean IBM-ak normalean zeuzkan erakusketak edukitzeko eta goiko pisuan hurrengo erakusketetarako lekua.






The monumental color play – Daniel Buren

Aterkien kontzeptu basikoa garatzen du, euskarria egituraren zentroan jarri ordez alboetara eramaten ditu. Honek bestekin elkarketa bat ahalbidetzen du eta gainera zutabeak zuri beltzez marrazten ditu.







BURBUILAK

Kasu honetan burbuilek barruko eta kanpoko harremana ukatzen dute. Bien arteko erlazioa tentsiozkoa da. Kanpo espazioaren ukatzea bezala kontsideratu ditzakegu burbuilak. Sorpen hauten artistek gauza ikusezinetan edo ezinezkoetan oinarritzen dira, azkeneko emaitza gehienetan eskultoriko gertatzen da.
Honen ondorioz habitagarriak diren eskulturak sortzen dira, hauei eskultura habitagarriak deritzogu. Hau da, eskultura eta egituraren arteko erlazio estua daukaten artelanez hitz egiten dugu.

Fernando Higuera etxea

Lur azpiko etxe bat sortu zuen, bere lorategian, bertan isolamendu absolutua topatzen da,ez du inolako kalefakziorik behar. Kanpoko espazioarekin daukan harremana guztiz apurtzen du. Espazioa bost klaraboiaz dago argiztatua. Espazio honetan disfrutatzeko gaitasuna handitzen da.










Laburbilduz:

1.       KAIOLA: mugak fisikoak dira, baina ez bisualak. Kanpoaldearekiko harremana azpimarratzen da.

2.       ATERKIAK: beste bi espazioen artekoa da. Kanpoan egon harren babes bat eskaintzen du. Estalkiak

3.       BURBUILAK: kanpoaldearekiko harremana guztiz ukatzen du, eta isolamendua bermatzen du.



domingo, 19 de mayo de 2013

EL CAMPO DE LA CEBADA


SORRERA
Espazio horretan lehen polikiroldegi bat zegoen, baina birmodelatzeko proiektu bat egin bahi zuten. Horretarako, aurretiko eraikina suntsitu zuten eta berreraikitzeko garaian hormigoi txiroa bota ondoren obra bertan behera geratu zen dirurik ez zegoelako bukatzeko.
Basurama, kultura sustatzen duen kolektibo bat da. Espazioa aktibatu zuten hilabete bat egun bakar bat aktibatu beharrean. Auzokideak aktiboki parte hartu zuten. Erabilpen horren ondoren Mahou-k festa pribatu bat egin zuen bertan, eta auzokideek hilabete bat zeramatenez bertara joaten bat batean sarrera debekatzea arraroa iruditu zitzaien. Gertakari honen ondorioz, auzokideak espazio eskatu beraien erabilpenerako. El campo de la cebada-ren sorkuntza.


NOLA FUNTZIONATZEN DU? AZPIEGITURA?
Asanblada ireki bat egin zuten, bertan pertsona anitz elkartu ziren, espazioren kudeaketaz hitz egiteko helburuarekin. Denek zekitena hau zen, espazioa erabili nahi zuten, espazio hori behar zuten. Lehenengo baldintzak jartzen hasi ziren, ez zekitenez nola edo zertarako erabili zitekeen espazioa, adostu zuten hori ez definitzea. Horren ordez, arau batzuk jarri zituzten, adibidez, bertan egiten ziren aktibitate guztiak publikoak izan behar zirela. Zentzuzko arau minimoak: auzokideak molestatu dezakeen edozein ekintza ekiditu, aktibitateak publikoak / irekiak / sarrera gabekoak, ezin dira aktibitate xenofobo / homofobo eta era horretako ekintzarik egin.
Kontzeptu berrien sorrera gertatu zen, espazio ez da egun batean sortzen, eboluzio bat da. 
Funtzionamenduaren oinarria grupo motor-eak dira, hauek jende motibatuez eratuak daude, interes berdinekoak. Talde hauek aktibitateak egiten dituzte, helburu batzuk dauzkate eta hauek lortzen dira guztien laguntzarekin. Haiek definitu bezala, funtzionatzeko era zera da: “Tú mete a gente motivada y ayúdales a conseguir lo que quieren, y conseguirás cosas impresionantes”.







NORENA DA LEKU HAU?
Kazetari batek erreporai bat egiten hari zen bitartean, haren galdera baten ondorioz erreparatu zuten, lurzoru bat erabiltzen hari zirela, baina inolako baimenik gabe. Lurzoru guztiak jabe bat daukate, nahiz eta ez jakin nor den. Arazo honi erantzuna emateko hiru sektoreekin hitz egin zuten: participación ciudadana, udaletxea eta urbanismoko langileak. Sektore guzti hauekin hitz egin ondoren, ogasun publikoarengana jo zuten. Beraien harridurarako espazio hori ogasun publikoarena zen eta bertan inolako arazorik gabe baimena eman zieten eta gainera finantzazio txiki bat jaso zuten.


ZER DA? DEFINIZIO ANITZAK 
Enparantza publiko bat

Auzokideek egindako espazio bat beraien erabilerarako, haiek nahi duten ezaugarriekin.
Jolasteko leku bat
Garapenerako bide bat
Ideia berrien sorrera ahalbidetzen duen espazio bat
Kulturaz disfrutatzeko guen bat

sábado, 18 de mayo de 2013

Trinitate enparantza (entrega)










ENTREGA
Arazo guztiak konpondu eta gero, proiektua entregatu dut. Eserlekuak perpendikularki jarriz eta xaflak hauen gainean lotuz, eszenatokia lortu dut.  Proiektuaren kokapena oso erraza da, interbentzioa oso txikia delako eta soilik guen bat erabili nahi izan nuelako. Eserlekuek espazio bat sortzen dute beraien artean, erlazio minimo bat sortzeko. Enparantzaren perpendikulartasunekin apurtzeko 45 graduko biraketaz kokatu ditut.
Eszenatokiaren kokalekua bertan egiten dena enparantza osora zabaltzeko aukera izan dezan kokaturik dago. Gradak eta kalezuloaren artean. 

Trinitate enparantza (garapena.)






















GARAPENA

Elementu flexible horren soluzioa, bi funtzioen arteko elkarketa da. Horregatik eserlekuak eszenatokiaren oinarria bihurtu dut. Baina arazo berri batekin topatu naiz, eszenatokiaren zorua nolakoa izango da? Eserlekuak ezin dute arazo hori konpondu eta beraz beste elementu baten beharra ikusi dut, eta eszenatoki baten zorua egiteko modurik errazena egiteko xaflak erabiltzea da. Beraz eszenatokia eserlekuen eta xaflen arteko harremana izango zen.
Eszenatokiaren oinarria egiteko behar den angelua, eserlekuekin lortu behar nuen. Bi eserleku perpendikularki funtzionatzeko era bat bilatzea asko kostatu zitzaidan. Paperarekin lotura hori egiten ibili naiz, eta azkenean eserlekuek eratzen duten xaflek erantzuna eman didate, haien arteko elkarketa eratuz.








Trinitate enparantza (garapena)


Trinitate lehengo ideien garapena

Espazio hau normalean erabiltzen dutenekin hitz egin ondoren, batez ere bi funtzio aipatu zituzten, eserlekuak eta eszenatoki bat. Nahiko arazo dauzkate errepresentazio txiki bat egiteko garaian. Leku gutxi daude kontzertu txikiak egiteko, eta trinitate enparantza kontzertu edo errepresentazio hurbilak egiteko. Espazio txiki eta kontzentratu bat delako.
Beraz, bi arazo ohiei soluzio bat ematea erabaki nuen, elementu bakarrarekin. Eserlekuen arteko konbinaketaren ondorioz eszenatoki bat sortzea nahi nuen.







Trinitate: informazioa hartuz


Gure helburua harremanetarako habitat bat sortzea da, honek bertako hiritarren (auzokideen) espazio publikoetarako beharrak bete behar ditu. Honetarako gure erreferentzia eta influentzia Madrileko Campo de la Cebada-n egin dutena izango da.
Beraz, bertan bizi den jendearentzako gune publiko bat egin behar dugu, horretarako, erabilpena emango dion bultzatzailea aurkitu behar dugu, baina ohikoak direnak (altzari urbanoak, landaredia etab) albo batera uzten saiatuz.
Gure helburua behar den bezala burutzeko, auzokideei galdetu behar diegu, eta goiz libre batean, bertara hurbildu ginen bertatik igarotzen zen jendeari plaza horretan zer egiten duen galdetzeko eta bertan zer egotea nahiko lukeen jakiteko.
Hasieran, lotsari aurre egiten genion bitartean bertako jendea plazan zuen jarrera eta egiten zituen aktibitateak behatu genituen: taldeetan eserita egotea, eguzkitan etzanda egotea, (hau gazteen jokabidea).
Beraz, gazteen erabilpena nolabait aztertuta geneukanez, hurrengo belaunaldietako jendeari galdetzera ausartu ginen. Haur txikien gurasoek, plaza hori haien haurrentzat jolastoki bikaina izanez, faltan botatzen zuten egoteko gune lasai eta eroso bat, era horretan, umeak kontrolatzea errazago izango zuten, beraiek lasai dauden bitartean. Gurasoen gomendioak /eskakizunak unanimeak izan ziren galdetu genuen pertsonen artean. Denek harrizkoak ez diren eserlekuak (neguan hotzak baitira, eta hori ez ezik, deserosoak ere), aterpe zabal bat, eta gehiegi eskatzea ez balitz tabernatxo (txiringito) bat. Gizon batek aipatu zuen Jazzaldia egiten dutenean taberna hori ez zela txarto etorriko kontzertuan zerbait hartzeko.
Azkenik, agureekin hitz egin genuen, eta beraiek faltan botatzen zuten lehendabiziko gauza, gauen argia egotea da. Esan zuten moduan, ohituta daude arratsaldero buelta bat ematera, eta neguan, oso goiz iluntzen denez, ez dira plazara sartzen, hotzaz gain, argi faltagatik. Gainerakoan aurrekoekin bat egin zuten, aterpe falta eta esertzeko gune erosoen falta.
Elkarrizketa honekin amaitzerakoan, jateko ordua zen eta arratsaldean klasea genuenez gure ikerketa lana amaitutzat eman genuen. Adin ezberdineko iritziak genituen eta material hori landuz zerbait funtzionala eta pertsona guztientzat erakargarria lortu dezakegu.