sábado, 18 de mayo de 2013

Trinitate: informazioa hartuz


Gure helburua harremanetarako habitat bat sortzea da, honek bertako hiritarren (auzokideen) espazio publikoetarako beharrak bete behar ditu. Honetarako gure erreferentzia eta influentzia Madrileko Campo de la Cebada-n egin dutena izango da.
Beraz, bertan bizi den jendearentzako gune publiko bat egin behar dugu, horretarako, erabilpena emango dion bultzatzailea aurkitu behar dugu, baina ohikoak direnak (altzari urbanoak, landaredia etab) albo batera uzten saiatuz.
Gure helburua behar den bezala burutzeko, auzokideei galdetu behar diegu, eta goiz libre batean, bertara hurbildu ginen bertatik igarotzen zen jendeari plaza horretan zer egiten duen galdetzeko eta bertan zer egotea nahiko lukeen jakiteko.
Hasieran, lotsari aurre egiten genion bitartean bertako jendea plazan zuen jarrera eta egiten zituen aktibitateak behatu genituen: taldeetan eserita egotea, eguzkitan etzanda egotea, (hau gazteen jokabidea).
Beraz, gazteen erabilpena nolabait aztertuta geneukanez, hurrengo belaunaldietako jendeari galdetzera ausartu ginen. Haur txikien gurasoek, plaza hori haien haurrentzat jolastoki bikaina izanez, faltan botatzen zuten egoteko gune lasai eta eroso bat, era horretan, umeak kontrolatzea errazago izango zuten, beraiek lasai dauden bitartean. Gurasoen gomendioak /eskakizunak unanimeak izan ziren galdetu genuen pertsonen artean. Denek harrizkoak ez diren eserlekuak (neguan hotzak baitira, eta hori ez ezik, deserosoak ere), aterpe zabal bat, eta gehiegi eskatzea ez balitz tabernatxo (txiringito) bat. Gizon batek aipatu zuen Jazzaldia egiten dutenean taberna hori ez zela txarto etorriko kontzertuan zerbait hartzeko.
Azkenik, agureekin hitz egin genuen, eta beraiek faltan botatzen zuten lehendabiziko gauza, gauen argia egotea da. Esan zuten moduan, ohituta daude arratsaldero buelta bat ematera, eta neguan, oso goiz iluntzen denez, ez dira plazara sartzen, hotzaz gain, argi faltagatik. Gainerakoan aurrekoekin bat egin zuten, aterpe falta eta esertzeko gune erosoen falta.
Elkarrizketa honekin amaitzerakoan, jateko ordua zen eta arratsaldean klasea genuenez gure ikerketa lana amaitutzat eman genuen. Adin ezberdineko iritziak genituen eta material hori landuz zerbait funtzionala eta pertsona guztientzat erakargarria lortu dezakegu.


 





No hay comentarios:

Publicar un comentario