jueves, 2 de mayo de 2013

Entrega


Proiektuaren lehenengo ideiak garatzean eta espazioa sakonago ulertzean, proiektatu nahi nuen sarrera egitea ezinezko zela konturatzean hasieran alboratu dut, lorategiaren sarreratik eskuragarriagoa izan dadin. Egitura nabarmentzeko, bere inguruan sortu diren espaziok mugatzen dituzten itxiturak egitura beiraz inguratzen du. Egituraren zati horizontalak ere azpimarratzen dira hormigoiaren koloreaz.
Proiektuaren fatxada eta egitura zuzenki daude erlazionatuak, leihoetan dagoen itxurazko markoa egituraren presentzia handitzen du, baita sortzen diren sartu irtenak. Honek fatxadari dinamikotasuna ematen dio eta espazioen argiztapen naturalari laguntzen dio.
Espazio pribatua minimora murriztu dut etxebizitza honen esentzia taldea edo komunitatea da. Beraz, zati komunak ugariak eta zabalak dira, hauek erosoak izan daitezen. Komuna dena estrukturaren barne aldean dago batez ere, beraz iluminazio natural eskasa dauka. Hori irtenbidea bilatzeko sortutako barne patioetan iluminazioa jarri da. Horren ondorioz egongela, sukaldea, tailerra eta pasealekua iluminazio egokia edukitzea ahalbidetzen du. Lehen aipatutako komunitate horretan pribatutasuna ez da beharrezkoa eta horrek beira erabiltzeko aukera ematen digu. 
Gune pribatuak itxiagoak eta konpaktuagoak dira. Espazio hauek lotarako eta gauza puntualetarako soilik erabiltzeko direlako. Beraz, minimoa topatzen dugu bertan. Fatxadatik kanpo daude, lehen esan bezala argia hobeto bereganatzeko.







No hay comentarios:

Publicar un comentario