Bi orduko film
edota siesta baten ondoren, Roa de Duero herrira iritsi ginen, bertan aldapa
bat igota DENOMINACIÓN DE ORIGEN RIBERA DE DUERO bulegoko eraikinean sartu
ginen. Talde handiegia ginez, bi taldetan banatu ziguten eta bertako bi gizonek
eraikina eta bertan aurrera eramaten ziren funtzioak azaldu zizkiguten era argi
eta interesgarri batean.
Gure ustez zegoen
eraikin zaharra eraiki zuten zati berriarekin oso ondo erlazionatuta dago, eta
oso era funtzionalean konpondu zuten maldaren arazoa, era berean malda horri
etekina ateraz.
Igarobideetan
argiarekin nola jolasten duten eta goiko bilera gelako leihoak, nahiz eta
momentuz hauek ez garbitu, gizonak aitortu zuen moduan, guretzat interesgarri
iruditu zitzaizkigun.
Argazkia atera
genuen “plazatxoa” berea ere dauka. Eskala txikiko espazio bat delako, hiri
batean hori lortzeko, espazio horren sentsazioa bera lortzeko, eraikinak
handiagoak izan beharko litzateke. Gainera, esan beharra dago, espazio hori
erosoa dela, baina gaizki zaindua, eta era erraz batean konpon daitekeena.
Fatxadetan zeuden, efloreszentziak kaneloien arazi bat delako, uren bideratzeak
ez direlako ongi ematen.
Eraikinaren
bisita amaitu ostean, jateko denbora utzi ziguten, eta herritik buelta labur
bat eman ondoren, begiratoki baten antzeko plaza txiki batean bokata jan
genuen.
Amaitu bezain
laster, autobusera bueltatu ginen, oraingoan bidai labur bat egiteko. Ribera de
Dueroko herrian kokatutako Faustino Taldeko Portia Bodegetara heldu ginen.
Agian hau izan zen, hasieratik gugan interes gehien pizten zuen erakina,
arkitekto ezagunago baten eraikina zelako, hain zuzen ere, Normand Foster-rena.
Esan daiteke,
naiz eta ardoa gustuko ez izan, ez zigula huts egin. Bertako neskak historia
osoa kontatu zigun, nola eta nork eskatu zuen bodega, ze baldintza jarri zioten
arkitektoari (mahatsa grabitatez erori behar dela, bere pisuagatik, manipulatua
izan barik), eta nola konpondu zuten tenperaturaren arazoa, ardo on bat
egiteko, hau konstantea izan behar delako. Lur azpian egoteak konstantzia hori
era natural batean mantentzea ahalegintzen du.
Asko gustatu
zitzaigun detaile bat, leihoetako beira tindatua izan zen, eta azaldu ziguten moduan, nola erabilgarria
zen kota kalkulatzeko, zenbat eta argiagoa izan gorago aurkitzen ginelako,
eguzkiaren argiaz baliatzen baitira hori jakinarazteko.
Ikusten zen,
detaile guztiak, nahiz eta txikiak izanda, oso ondo zainduta zeudela; zorua
beti garbi, erabilitako materialak, barrikak kokatzeko modua, botilak eusteko
hormaren diseinua, dendara jaisteko eskailera, …
Erdiko nukleoa,
baldintzagatik sortu zena, hiru besoen lotura da, eta bertatik argia sartzen
da, hori ere gure atentzioa deitu zuen.
Material guztiak
garbi mantentzeak eta koloreen konbinaketak itxura eroso eta polit bat ematen
dio eraikin osoari, nahiz eta lan egiteko gune bat den, oso atsegina da;
behintzat guretzat.
Guk ez ginen
jatetxean nahi izan genuen denbora egon, berandu igo ginelako, baina esan behar
dugu, bertatik zeuden bistak eta dekorazioa oso gune atsegin batean bihurtzen
zutela, eta terrazan zegoen iturri /ur gune antzekoa asko gustatu zitzaigun.
Behin dena
ikusita, eta gure artean komentatu ondoren, azkeneko bidaia egiteko (2-3 ordu
ingurukoa) autobusera bueltatu ginen, eta lo geratu ginenentzat, esnatzerakoan
Donostian ginen, unibertsitatearen alboan. Maletak eta dena hartu eta
deskantsatzera joan ginen.
http://www.bodegasportia.com/index_portia.asp
http://www.bodegasportia.com/index_portia.asp

No hay comentarios:
Publicar un comentario