martes, 14 de mayo de 2013

Madrid2



EL CAMPO DE LA CEBADA

Madrilen egon ginen bigarren egunean, hostela utzi eta gero el campo de la cebada ikustera joan ginen. Enparantza hau La Latina auzoan dago. Bertan lan egiten duten arkitekto batzuk “el campo de la cabada” zer den azaldu ziguten bere sorkuntza oinarritzat hartuta.
Bertara sartu baino lehen harrituta geratu ginen zuen kanpo itxuraz, oso itxura toskoa baitzuen. sarreratik igarotzean maila aldaketa ahalbidetzen zuen aldapa oso karakteristikoa. Gure arreta lortu zuen lehenengo gauza plazaren erdian kokatzen zen metalezko kontainerra. Plazan zegoen gehiena bertan sortutakoa zen, baina kontainerra ez. Gainera estruktura metaliko baten gainean zegoen kokatuta eta hori egiteko nolabaiteko jakintza eduki behar da; gutxienez, lotura sendoak egiteko.

EL RASTRO

Zeure herrian edo hirian edo bizi zaren lekuan gertatzen den bazela astero merkatu bat agertzen da. Madrilen, markatu normal hori aparte igandeetan el rastro gertatzen da. Merkatu honen adierazgarri handiena bere barietatea da. Denetik topatu dezakezu, filmak, arropa, liburuak, … baina, gauza zehatz bat bilatzen hari bazara nora joan jakin behar duzu, bestela kaleetatik galduta ibiliko zara, milaka gauza desberdin ikusten bilatzen duzuna topatu gabe. Oso argi ez egon harren, ondo organizatua dago, gremioetara gogoratzen duen zerbaitez organizatua dago. El rastro-ren azkeneko geltokia maldan behera joaterakoan topatzen dugun enparantza bat da. Bertan, adibidez, gauza zaharrak, liburuak eta filmak topatu ditzakegu. Guri ikusitako guztiaren artean gehien harritu gintuena, seguruenik topatu genituen antzinako postalak izan ziren. Hauek, idatziak zeuden, bigarren eskukoak ziren. Oso arraroa da pertsonak batek beste bati orain dela hamar urte idatzi ziona irakurtzea.  Dirudi bere intimitatea hausten hari zarela, bere bizitzan baimenik gabe sartzen.
Bazkaltzeko ordua zenez, jateko bila joan ginen. 
Enparantza inguruan ibili ginen bitartean zakarrontzi guztiak beteta zeudela konturatu ginen, laukizuzenak ziren poliespanezko bandejaz. Enparantza osoa beteta zegoen. Enparantzaren iskina batean taberna txiki bat topatu genuen, jende pila zegoen kanpoan sartzeko itxoiten. Hain beste jende ikusita azkar adostu genuen bertan jatea. Ilara itxaroten hari ginen bitartean barrutik atera ziren jendeak lehen ikusitako bandejak zakartzatela ikusi genuen. Barrura sartzerakoan bi mostradoreen artean sortutako gunean janaria eskatu zenezakeen. Lekua txikia zen, jende ugari zegoen eta gainera zerbitzatzen zuenak ikaragarrizko martxa zeukaten, ti-ta batean egiten zuten lana, honek janaria aukeratzeko premia areagotu zuen. Azkar batean bakoitza bi ogitarteko batzuk aukeratu genituen eta ondoan zegoen kale batean eseri ginen bazkaltzera.

ESTO ES UNA PLAZA

Bazkaldu eta gero esto es una plaza-ren bila abiatu ginen, itzalpetik gehien bat gehiegi ez deshidratatzeko. Bidean, parketxo bat topatu genuen, bertan orain hain ohikoak bihurtzen ari diren soinketa egiteko ibilbide bat topatu genuen. Konturatu ginen bere kokalekua ez zela oso egokia, behintzat uda partean edo eguzkia dezente jotzen duenean. Ez zegoen inolako estalkirik, eta beraz, ariketaren bat eguzkipean tenperatura altu batekin ez da oso gomendagarria.
Nahiko denbora kostatu zitzaigun bilatzen genuena topatzea, ez delako lehenengo bistan ikusten. Plaza hau eraikin bat utzitako lekuan sortutako auzokideentzako espazio bat zen. Lehengo eraikinaren itxitura mantentzen da eta horren espazio horretan ez erreparatzea laguntzen du. Sartzerakoan ikusten duguna berdea da. Landareak edonon, hau harrigarria da hiriaren eta naturaren arteko harremana ez da ohikoa. Desertu eta bere oasia, bezala irudikatu dezakegu. Gainera barruko eta kanpoko giroa asko aldatzen da, oasi sentsazioa handituz. Leku bikaina da hiriaren barnean erlaxatzeko, erosoa.


ATOCHA


Txikitako oroipenak eramanda atocha-ko dortokak ikustera hurbildu ginen. Atocha beirazko ikaragarri handia den estalkia dauka. Honek, barrura sartzerakoan espazioa zabalagoa egiten du, eta argitasuna sartzen du eraikinaren erditik. Oroipenetako dortokak txikiak ziren eta gainera gutxi batzuk. Haiei hurbiltzean ikaragarrizko harridura hartu genuen, pila bat dortoka zeuden eta gainera tamaina askotarikoak. Bazegoen bat besteekin konparatuta erraldoia zirudiena.



CAIXA FORUM



Atocha utzi eta gero caixa forum museoa ikustera hurbildu ginen, bere berrikuntza eta fatxada begetala ikusteko asmoz. Baina batez ere proiektatutako eskailerak. Herzog eta Meuron berrikuntzan eraikin zaharra lurretik altxatu egindako zuten, behe solairua espazio ireki eta diafano bat sortuz. Honek, eraikinaren azpian zaudela beraren pisuaz kontziente izatea ahalbidetzen du, kulturaren pisua. Eraikinean erdialdetik sartzen gara honek, eraikinak duen azaleraz jabetzeko aukera ematen digu.


Guretzat eraikinak duen elementu arkitektoniko garrantzitsuena eskailerak dira. Sarrerakoa, hirukiz osatuta dago, nahiz eta espazio asko hartu sarrera egokia da, zabala delako eta bertatik igotzen hari zaren bitartean inguruan duzuna mirestu dezakezulako. Hirukien erabilera hori lehen solairuan mantentzen da, zoruan eta sabaian. Lurrean hiruki metalikozko plakak topatzen ditugu eta gainera bertan goian dauden argien islapena ikusten da beste hiruki sare bat eratuz.
Beste eskailerak luzeagoak dira eraikin osoa 
erlazionatzen dute. Espaloiak zuzenak dira eta 
beraien arteko erlazioa perpendikularra da osoki, baina kontraste handia sortzen da barandarekin. Baranda guztiz organikoa da, angelu zorrotzak lehuntzen ditu. Laukizuzen forma osatzen dute eta baranda guztiz opakoa da, behean dagoena ikustatzeko. Baina espazio honek ikusgarria duena ikusteko goiko de beheko pisu batetatik eskailera osoa ikustea da, erdiko zulora hurbilduz. Oso sakona da, eta barandaren kurbak sentsazio hori lehuntzen du. Sakontasunaren sentsazioa murrizten du barandaren mugimenduarekin. 



EL PRADO MUSEOA.

 Kaixa Forum-etik atera eta El prado pasealekutik atzerantz bueltatuz kaleari izena ematen dion museora joan ginen. Ez ginen bertara sartu, baina bere arkitektura mireztu genuen.   
Harrigarria da, nola inguruneko presentzia osoa bereganatzen duen bere izaera klasikoarekin, baina zaharra iruditu gabe. Bere sarrera dirudienaren pilastrak /zutabeak (nahiz eta atzetik sartu) beraiengana hurbilarazten gaitu, eta bere simetriak bere aurrean txiki sentitzea lortzen du.   
Eraikin osoa inguratu genuen, atzealdeko atea ikusteko. Berez ate hori ez da museoaren eraikinaren parte, baizik eta alboko eraikin batena, baina, El Padrok eraiki hori bere parte hartu zuenean, zabalketa egiterakoan, Cristina Iglesias-i (Reina Sofiasen bere erakusketa aurreko egunean ikusitakoa) atea enkargatu zioten.
Ate honek aurreko egunean ikusi genuenaren estilo bera jarraitzen duela argi dago, naturaren errepresentazio bat bilatzen duela dirudi, eskulturen bidez, dena landare, harri zein egur itxura duelarik.

HUERTAS KALEA (Idazleen kalea)


Afaltzera gindoazen bitartean, kale honetatik ibiltzen joan ginen, gure harridurarako lurrean gaztelaniazko literaturaren fragmentuak zeuden lurrean idatziak. Poemak, nobelan zati adierazgarriak … etab. Kale honetan argi ikusten da hiria zenbat ezagutzen duzun. Lurrera begira geratzen diren pertsonek ez dute madril denbora asko igaro.




PLAZA MAYOR

Afaria enparantza honetan hartu genuen, arkuperen ondoan dagoen lokal batean erositako rabetako bokata. Enparantza hau ez da oso atsegina. Ez dago pentsatua bertan denbora igarotzeko, igarolekua bat baita. Gainera igarotzeko ez da erosoegia ezta, lurra eratzen duten harrizko blokeak oso irregularrak dira.  Igarobide sentsazio hori handitzeko eserleku eskasak topatu genituen, eta horren ondorioz lurrean afaldu genuen. Eguzkiaren beroa egunean zehar harriak hartuta nahiko beroa zegoen, eta gustura egin ginen.  

No hay comentarios:

Publicar un comentario