lunes, 6 de mayo de 2013

Madrid1


REINA SOFIA
Bisitatu genuen lehenengo lekua Reina Sofia museoa izan zen. Cristina Iglesias-en Metonimia erakusketa, bertatik guretzat aipagarriena edo harrigarriena sarrerako artelana izan zen.  Azpian jartzerakoan sentitutako sentsazioa, zirraragarria izan zen.  Harriaren itxurazko desegonkortasuna, berak duen benetako pisuaz oharkabetzen gaitu.
Gure arreta piztu zuen beste arte lan bat baztertutako gela batean iturri antzerako bat zena da, ikusten zelako arte lanaren ezaugarriak espazioa aldatu zutela.
Museo honetatik ateratzea GUERNICA artelana ikusi gabe, barkaezina izango litzateke Gernikako jendea taldean izanda.  Beraz, bigarren solairura igo ginen Picassoren artelan ospetsuenetariko bat ikusteko. Aipagarria da margolan batek gela osoaren interesa nola bereganatzen duen gainontzeko margolanak alboratuz.
Reina Sofia-ren fatxada nahiko klasikoa da baina hori elementu berriekin aldatzen da. Igogailuek beste itxura bat ematen diote. Hauen barnean zaudela enparantzaren osotasunaz jabetu zaitezke, eta bere maila desberdinen arteko erlazioa mires dezakezu.


MATADERO

Ondoren, matadero-ra joan ginen. Gaur egun erabilerarik ez zuen espazio bat berriz erabiltzea, baina lehen zenaren esentzia mantentzen zuen eraikina zela  gustatu zitzaigun. Gainera, nahiz eta nabe guztietan interbentzioak gauzatu izana, interbentzio gradu ezberdinak zeuden. Interbentzio hori espazioaren erabilerarekin zuzenki lotuta zegoen, ikus zitezkeen nola aldaketa sinpleekin (itxiturak indartu, espazioak banatu, altzariak kokatu etab. ) espazio guztiz ezberdin bat (erabilera guztiz ezberdinarekin) lor zitekeen. Azkeneko momentuan hormei erreparatu genien eta gure harridurarako hormaren detailea topatu genuen.




Bertatik gehien gustatu zitzaigun espazioa nabe de musica izan zen. Hasieran txabolak ikusi genituenean ez genuen ulertu horien erabilera. Espazio publiko batean kokatuta zeuden, baina argi ikusten zen erabilera guztiz pribatua zela. Beraien arteko kokapena eta sortzen zuten espazioa bitxia iruditu zitzaigun. Gune zentralean sarrerak soilik zeuden, baina honek ez zuen beraien arteko jariakortasuna ezeztatzen.





















Bertan egun horietan ematen zuten film bat (Emak Bakia baita) egun hauetan unibertsitateko liburutegian eman dute. Interesgarria iruditu zitzaigun hasteko dokumental baten dokumental bat zelako eta gainera, Euskal Herriko etxe baten inguruan sortzen den misterioaz  hitz egiten digulako, etxeari garrantzia handia emanez.  Hona hemen sinopsia:

“Man Rayren filmak, Emak Bakia izenekoak (‘Utzi bakean’ esateko beste modu bat), bilaketa baten istorioa eragiten du. Miarritzetik gertu, 1926ean filmatutako etxeak izen berezi hori zuen, eta Oskar Alegriak erabaki du oinez abiatzea etxe haren bila. Man Rayk etxandi horren hiru plano besterik ez zituen ezagutarazi: sarrerako atearen irudia, leiho bateko bi zutabe eta kostalde hurbilaren zati bat. Irudi zahar horien bidezko bilaketa ez da erraz gertatuko. Izena ez da artxiboetan agertzen eta egun inork ez du etxea gogoan. Horregatik, laguntzeko eskatuko zaie bestelako berriemaileei, zoriari eta haizeari kasu.”





TABACALERA

Tabacalera-z hitz egiterakoan espazioak nork finantzatzen duen ondorioei buruz hitz egin behar da. Bi espazio berdin zeuden, baina forma desberdinez finantzatuak. Lehengoa autofinantzatua zegoen, barrura sartzerakoan sentitutako sentsazioa etxe okupatu bat zela izan zen. Hau bere itxura eta estetika ez zainduaren ondorioa izan zen. Gobernuak finantzatutakoan aldiz, puntu hau oso zaindua zegoen.  Erabilera desberdina zen eta espazioan kokatutako elementuak espazio osoaren sentsazioa asko aldatzen zuten, bigarrena zabalagoa zirudien. Irudi hauek bi espazioetan daude aterata eta bien erteko diferentzia argi ikusten da.













LAVAPIÉS

Denbora librea aprobetxatuz, Lavapiés auzotik ibiltzen joan ginen, auzo honetan aipagarriena bere topografia oso maldatsua izan zen.  Metrotik atera eta gero aldaparen tontorrean Espainiako filmoteka ikustera joan ginen. Bertan film ugari proiektatzen dira egunero, haien jatorrizko hizkuntzan.




EL RESPIRO ETA MALASAÑA

Hostalera bueltatzean maletak eta egun osoan zehar hartutako paper guztiak bertan utzi genituen eta  tapeoa egitera joan ginen. El Respiro tabernan tapak ugariak dira eta oso goxoak. Bertan sortzen den ingurunea alaia da eta konfiantzazkoa da, han lan egiten dutenek oso hizlariak dira eta. Espazioa oso txikia da eta nahiko beteta topatu genuen, baina, oso atsegina. Edatekoa eskatzen duzunean jatekoa batera doa, baina soilik edatekoa ordaintzen duzu. Edozer tokatu dakizuke, rabak, paella, saltxitxak … etab. 
Afalduta, hostalera bueltan malasaña auzotik poteatzera atera ginen. Bertako kaleak koadrikula bat dira, baina maila aldaketekin. Orientatzea zaila izan daiteke detaile txikietan fijatzen ez bazara. Giro ona zegoen, tenperatura epela egiten zuen lehenengo larunbata zelako.








No hay comentarios:

Publicar un comentario