jueves, 2 de mayo de 2013

Entrega


Proiektuaren lehenengo ideiak garatzean eta espazioa sakonago ulertzean, proiektatu nahi nuen sarrera egitea ezinezko zela konturatzean hasieran alboratu dut, lorategiaren sarreratik eskuragarriagoa izan dadin. Egitura nabarmentzeko, bere inguruan sortu diren espaziok mugatzen dituzten itxiturak egitura beiraz inguratzen du. Egituraren zati horizontalak ere azpimarratzen dira hormigoiaren koloreaz.
Proiektuaren fatxada eta egitura zuzenki daude erlazionatuak, leihoetan dagoen itxurazko markoa egituraren presentzia handitzen du, baita sortzen diren sartu irtenak. Honek fatxadari dinamikotasuna ematen dio eta espazioen argiztapen naturalari laguntzen dio.
Espazio pribatua minimora murriztu dut etxebizitza honen esentzia taldea edo komunitatea da. Beraz, zati komunak ugariak eta zabalak dira, hauek erosoak izan daitezen. Komuna dena estrukturaren barne aldean dago batez ere, beraz iluminazio natural eskasa dauka. Hori irtenbidea bilatzeko sortutako barne patioetan iluminazioa jarri da. Horren ondorioz egongela, sukaldea, tailerra eta pasealekua iluminazio egokia edukitzea ahalbidetzen du. Lehen aipatutako komunitate horretan pribatutasuna ez da beharrezkoa eta horrek beira erabiltzeko aukera ematen digu. 
Gune pribatuak itxiagoak eta konpaktuagoak dira. Espazio hauek lotarako eta gauza puntualetarako soilik erabiltzeko direlako. Beraz, minimoa topatzen dugu bertan. Fatxadatik kanpo daude, lehen esan bezala argia hobeto bereganatzeko.







miércoles, 1 de mayo de 2013

estrukturaren garapena


Proiektu honetan sortu nahi nuen gunea, bi gune desberdinen arteko erlazioa zuen oinarri, espazio komuna eta espazio pribatua. Kontuan izanda espazio pribatuan soilik ohea, armairua eta mahai txiki bat behar direla, proiektatu beharreko espazioa txikia izango da. Gune publikoak aldiz, zabalagoak izango dira etxekoentzat eta haiek gonbidatutako laguntzat egokia izateko. Guztientzat espazio ugari egon dadila bermatuz.
Bien arteko banaketa altueraren bidez sortu nahi dut, hau da espazio osoa bi solairutan banatzea. Bi solairu horien arteko erlazioa zuzena izan behar du. Gune pribatutik gune publikoa ikus dadila.
Sarrerako eskailerak oso zabalak izan behar dira, gero sarreran topatuko dugun espazioa txikia iruditzeko eta azkenik igarolekuan berriz zabala izatea.   







estrukturaren lehenengo ideiak






Hasierako ideiak hauek dira:
- sarrera zabal bat eskailera handiekin.
-Espazioen arteko banaketa oso desberdindua.
-Estrukturaren ezaugarriak eta garrantzia azpimarratu beharra dago.
-Espazio handia denez, espazio osoaren kudeaketa egin behar da.
-Barrualdeko guneak nolabaiteko iluminazioa izan beharko dute, naturala ez bada behintzat artifiziala

martes, 2 de abril de 2013

Planoak




habitata amoldagarria


                              Lehen aipatutako zuzenketa eta ideia guztiak baloratuz eta aukeratutakoak garatuz azkenengo ematea lortu dut. Sortutako espazioa bere inguruarekin harreman oso estua du, materialen erabilpenean batez ere. Sarreratik sartzean sentitzen dena eraikuntzarekiko txikitasuna da, baina sarrera igarotzean beste espazio batera sartzen gara. Bertan gune pribatuen eta mendien arteko erlazioa gauzatzen da, gune atseginago bat sortuz, zabalagoa.









miércoles, 20 de marzo de 2013

Aurre entrega





Aurre entregan proiektua erdi bukatuta zegoen, neurriak zehaztea eta beste gauza pare batzuk falta zitzaizkidan definitzeko. Sarrerako harrizko hormaren altuera handitzea, atzean geratzen diren elementuak ikus ez daitezen. Horretarako azkenean zortzi metroko horma egitea pentsatu nuen. Nolabaiteko erlazioa jartzea pentsatu nuen, estalki bat edo ibilbide bat erabiliz. Horren helburua zera zen, erlazio zuzen bat garatzea bi eremu desberdinen artean eta batera egokia balitz estalki funtzioa edukiko zuen elementuren bat erabiltzea. Material desberdinen erabilera frogatu nuen estalkia garatu nahian baina ez nuen oso argi ikusten. Azkenean ez nuen estalkirik jarri, erlazioa lurreko ibilbidearekin egin nuen.



viernes, 1 de marzo de 2013

Garapena


Ideiaren garapena, zati finkoa eta mugikorraren arteko erlazioa eta lur eremuaren itxituraren itsura.
                                                                              Zati mugikorraren distribuzioaren proposamena.  Zati mugikorra erabiltzaile bakoitza aukeratu dezake bere distribuzioa, baina bat proposatzea egokia iruditzen zait.








Sarreraren itxuraren zehaztapena eta lehengo krokisak eta ideien garapena ikus daiteke