jueves, 9 de mayo de 2013
lunes, 6 de mayo de 2013
Madrid1
REINA SOFIA
Bisitatu genuen lehenengo lekua Reina Sofia
museoa izan zen. Cristina Iglesias-en Metonimia erakusketa, bertatik guretzat
aipagarriena edo harrigarriena sarrerako artelana izan zen. Azpian jartzerakoan sentitutako sentsazioa,
zirraragarria izan zen. Harriaren
itxurazko desegonkortasuna, berak duen benetako pisuaz oharkabetzen gaitu.
Gure arreta piztu zuen beste arte lan bat
baztertutako gela batean iturri antzerako bat zena da, ikusten zelako arte
lanaren ezaugarriak espazioa aldatu zutela.
Museo honetatik ateratzea GUERNICA artelana ikusi gabe, barkaezina izango litzateke Gernikako
jendea taldean izanda. Beraz, bigarren
solairura igo ginen Picassoren artelan ospetsuenetariko bat ikusteko.
Aipagarria da margolan batek gela osoaren interesa nola bereganatzen duen
gainontzeko margolanak alboratuz.
Reina Sofia-ren fatxada nahiko klasikoa da
baina hori elementu berriekin aldatzen da. Igogailuek beste itxura bat ematen
diote. Hauen barnean zaudela enparantzaren osotasunaz jabetu zaitezke, eta bere
maila desberdinen arteko erlazioa mires dezakezu.
MATADERO
Bertatik gehien gustatu zitzaigun espazioa nabe de musica izan zen. Hasieran txabolak ikusi genituenean ez genuen ulertu horien erabilera. Espazio publiko batean kokatuta zeuden, baina argi ikusten zen erabilera guztiz pribatua zela. Beraien arteko kokapena eta sortzen zuten espazioa bitxia iruditu zitzaigun. Gune zentralean sarrerak soilik zeuden, baina honek ez zuen beraien arteko jariakortasuna ezeztatzen.
“Man Rayren filmak, Emak Bakia izenekoak
(‘Utzi bakean’ esateko beste modu bat), bilaketa baten istorioa eragiten du.
Miarritzetik gertu, 1926ean filmatutako etxeak izen berezi hori zuen, eta Oskar
Alegriak erabaki du oinez abiatzea etxe haren bila. Man Rayk etxandi horren
hiru plano besterik ez zituen ezagutarazi: sarrerako atearen irudia, leiho
bateko bi zutabe eta kostalde hurbilaren zati bat. Irudi zahar horien bidezko
bilaketa ez da erraz gertatuko. Izena ez da artxiboetan agertzen eta egun inork
ez du etxea gogoan. Horregatik, laguntzeko eskatuko zaie bestelako
berriemaileei, zoriari eta haizeari kasu.”
TABACALERA
Tabacalera-z hitz egiterakoan espazioak nork finantzatzen duen ondorioei buruz
hitz egin behar da. Bi espazio berdin zeuden, baina forma desberdinez
finantzatuak. Lehengoa autofinantzatua zegoen, barrura sartzerakoan sentitutako
sentsazioa etxe okupatu bat zela izan zen. Hau bere itxura eta estetika ez
zainduaren ondorioa izan zen. Gobernuak finantzatutakoan aldiz, puntu hau oso
zaindua zegoen. Erabilera desberdina zen
eta espazioan kokatutako elementuak espazio osoaren sentsazioa asko aldatzen
zuten, bigarrena zabalagoa zirudien. Irudi hauek bi espazioetan daude aterata eta bien erteko diferentzia argi ikusten da.
Denbora librea aprobetxatuz, Lavapiés auzotik
ibiltzen joan ginen, auzo honetan aipagarriena bere topografia oso maldatsua
izan zen. Metrotik atera eta gero
aldaparen tontorrean Espainiako filmoteka ikustera joan ginen. Bertan film
ugari proiektatzen dira egunero, haien jatorrizko hizkuntzan.
EL RESPIRO ETA MALASAÑA
Hostalera bueltatzean maletak eta egun osoan
zehar hartutako paper guztiak bertan utzi genituen eta tapeoa egitera joan ginen. El Respiro
tabernan tapak ugariak dira eta oso goxoak. Bertan sortzen den ingurunea alaia
da eta konfiantzazkoa da, han lan egiten dutenek oso hizlariak dira eta.
Espazioa oso txikia da eta nahiko beteta topatu genuen, baina, oso atsegina.
Edatekoa eskatzen duzunean jatekoa batera doa, baina soilik edatekoa ordaintzen
duzu. Edozer tokatu dakizuke, rabak, paella, saltxitxak … etab.
Afalduta, hostalera bueltan malasaña
auzotik poteatzera atera ginen. Bertako kaleak koadrikula bat dira, baina maila
aldaketekin. Orientatzea zaila izan daiteke detaile txikietan fijatzen ez
bazara. Giro ona zegoen, tenperatura epela egiten zuen lehenengo larunbata
zelako.
Madrilera bidaia
Bidaia egin baino egun batzuk lehenago elkartu ginen.Gure bidaiari zuku gehiena ateratzeko ikusi
nahi genituen leku interesgarri guztiak aukeratu genituen,eta gero han mapa batean markatu genituen. Gure ideia ahal genuen
guztia ikustea zen, nahiz eta gutxi lo egin. Horregatik programatutako gauzen
aparte beste leku harrigarriak ikustera joan ginen.
viernes, 3 de mayo de 2013
DANIEL ROEHR _ Green Roofs
DANIEL ROEHR _ Green Roofs
Daniel Roehr British Columbia School of Arhitecture-ko unibertsitateko Arkitektura eta
Paisaiako irakaslea teilatu beerdeei buruzko hitzaldia eman zigun.
Teilatu berdeen erabilera
proiektu berrietan nola erabiltzen ziren azaldu zuen. Gehienetan energia
aurrezteko erabiltzen da teknologia berri hau. Azken aldian asko hitz egiten da
ekologiaz, eta aukera hau ura berrera biltzeko gaitasuna dauka, eta horregatik
gero eta gehiago ikusten dira.
Bi teilatu berde mota daude:
Estentsiboak eta intentsiboak.
Azken urtetan demografiaren
hazkundearekin batera hirietako gune berdeak edo landareak murrizten joan dira
gizakiaren zabalkuntzaz. Gune hauen galera ondorio txarrak ekar ditzake, esate
baterako: uholdeen arriskua areagotu edo urak kalitatea galtzea. Bestalde, landare-eremuak
handitzeak onura ugari ekarri ditzake: hirien berotegi efektua murriztea, euri
urak bideratzea (isurketa murriztuz), barrera akustikotzat, airearen kalitatea
hobetzea eta errendimendu termiko hobetzea.
Teilatu begetala:
RENZO PIANO _ Potsdamer Platz (Berlin)
RENZO PIANO _ California-ko Academy of Science (San Francisco)
Teilatu berdeak erabiltzeko
sistema hoberena, landare mantentze plana txikiena dutenak dira. Berezko ureztapena
bilatu behar da eta landareak duen bizitza iraupena kontuan hartu behar da.
Vancouver-eko udak oso
lehorrak direnez, ura gordetzeko modu egokiena landarez osatutako teilatuak
dira. Gaur egun teilatuak ez ezik fatxada berdeak ere erabiltzen dira. Hauen erabilera
ez da soilik funtzionala, estetiko ere baita.
JACQUES HERZOG eta PIERRE DE MEURON _ Caixaforum (Madrid)
Arkitekturaren jarraitasunaz
mintzatzean, teilatu berak jasangarriak direla ziurtatu zuen, baina, autosufizienteak
izanik. Teilatu bat ureztatzeko ez da beharrekoa ur gehiagoren erabilpena
euriak egiten du lan hori, euriaren ura depositu batean gorde daitekeelako eta
gero berrerabili. Honi lotuta, Vancouver-en topatu ditzakegun adibide batzuk
ikusi genituen. Haietan uraren berrerabiltzeko sistemak eta uholdeak ekiditeko
erabiltzen diren tresnak argi ikusten ziren.
Sistema hauek aplikatzeko
oso ondo aztertu behar da bertako klimaren ezaugarriak. Kokapena ulertu behar
da.
Laburtuz, esan daiteke
sistema berri hauen erabilera egokia dela, baina beti klima eta ingurua oso
ondo aztertu eta gero. Gauza asko kontuan hartu behar dira, jasangarritasuna, euriaren
kantitatea, ur-sistemaren segurtasuna, landare mota eta bere ezaugarriak esate
baterako. Dena, lotuta egon behar du, dena konponduta, arazorik gerta ez
daitezen. Aurrera pauso bat iruditzen zait, arkitekturan naturaren presentzia
zuzena dagoelako.
jueves, 2 de mayo de 2013
Entrega
Proiektuaren
lehenengo ideiak garatzean eta espazioa sakonago ulertzean, proiektatu nahi
nuen sarrera egitea ezinezko zela konturatzean hasieran alboratu dut,
lorategiaren sarreratik eskuragarriagoa izan dadin. Egitura nabarmentzeko, bere
inguruan sortu diren espaziok mugatzen dituzten itxiturak egitura beiraz
inguratzen du. Egituraren zati horizontalak ere azpimarratzen dira hormigoiaren
koloreaz.
Proiektuaren
fatxada eta egitura zuzenki daude erlazionatuak, leihoetan dagoen itxurazko
markoa egituraren presentzia handitzen du, baita sortzen diren sartu irtenak. Honek
fatxadari dinamikotasuna ematen dio eta espazioen argiztapen naturalari
laguntzen dio.
Espazio pribatua
minimora murriztu dut etxebizitza honen esentzia taldea edo komunitatea da. Beraz,
zati komunak ugariak eta zabalak dira, hauek erosoak izan daitezen. Komuna dena
estrukturaren barne aldean dago batez ere, beraz iluminazio natural eskasa
dauka. Hori irtenbidea bilatzeko sortutako barne patioetan iluminazioa jarri
da. Horren ondorioz egongela, sukaldea, tailerra eta pasealekua iluminazio
egokia edukitzea ahalbidetzen du. Lehen aipatutako komunitate horretan pribatutasuna
ez da beharrezkoa eta horrek beira erabiltzeko aukera ematen digu.
Gune pribatuak
itxiagoak eta konpaktuagoak dira. Espazio hauek lotarako eta gauza
puntualetarako soilik erabiltzeko direlako. Beraz, minimoa topatzen dugu
bertan. Fatxadatik kanpo daude, lehen esan bezala argia hobeto bereganatzeko.
miércoles, 1 de mayo de 2013
estrukturaren garapena

Proiektu honetan
sortu nahi nuen gunea, bi gune desberdinen arteko erlazioa zuen oinarri,
espazio komuna eta espazio pribatua. Kontuan izanda espazio pribatuan soilik
ohea, armairua eta mahai txiki bat behar direla, proiektatu beharreko espazioa
txikia izango da. Gune publikoak aldiz, zabalagoak izango dira etxekoentzat eta
haiek gonbidatutako laguntzat egokia izateko. Guztientzat espazio ugari egon
dadila bermatuz.
Bien arteko
banaketa altueraren bidez sortu nahi dut, hau da espazio osoa bi solairutan
banatzea. Bi solairu horien arteko erlazioa zuzena izan behar du. Gune
pribatutik gune publikoa ikus dadila.
estrukturaren lehenengo ideiak
Suscribirse a:
Entradas (Atom)








