domingo, 19 de mayo de 2013

EL CAMPO DE LA CEBADA


SORRERA
Espazio horretan lehen polikiroldegi bat zegoen, baina birmodelatzeko proiektu bat egin bahi zuten. Horretarako, aurretiko eraikina suntsitu zuten eta berreraikitzeko garaian hormigoi txiroa bota ondoren obra bertan behera geratu zen dirurik ez zegoelako bukatzeko.
Basurama, kultura sustatzen duen kolektibo bat da. Espazioa aktibatu zuten hilabete bat egun bakar bat aktibatu beharrean. Auzokideak aktiboki parte hartu zuten. Erabilpen horren ondoren Mahou-k festa pribatu bat egin zuen bertan, eta auzokideek hilabete bat zeramatenez bertara joaten bat batean sarrera debekatzea arraroa iruditu zitzaien. Gertakari honen ondorioz, auzokideak espazio eskatu beraien erabilpenerako. El campo de la cebada-ren sorkuntza.


NOLA FUNTZIONATZEN DU? AZPIEGITURA?
Asanblada ireki bat egin zuten, bertan pertsona anitz elkartu ziren, espazioren kudeaketaz hitz egiteko helburuarekin. Denek zekitena hau zen, espazioa erabili nahi zuten, espazio hori behar zuten. Lehenengo baldintzak jartzen hasi ziren, ez zekitenez nola edo zertarako erabili zitekeen espazioa, adostu zuten hori ez definitzea. Horren ordez, arau batzuk jarri zituzten, adibidez, bertan egiten ziren aktibitate guztiak publikoak izan behar zirela. Zentzuzko arau minimoak: auzokideak molestatu dezakeen edozein ekintza ekiditu, aktibitateak publikoak / irekiak / sarrera gabekoak, ezin dira aktibitate xenofobo / homofobo eta era horretako ekintzarik egin.
Kontzeptu berrien sorrera gertatu zen, espazio ez da egun batean sortzen, eboluzio bat da. 
Funtzionamenduaren oinarria grupo motor-eak dira, hauek jende motibatuez eratuak daude, interes berdinekoak. Talde hauek aktibitateak egiten dituzte, helburu batzuk dauzkate eta hauek lortzen dira guztien laguntzarekin. Haiek definitu bezala, funtzionatzeko era zera da: “Tú mete a gente motivada y ayúdales a conseguir lo que quieren, y conseguirás cosas impresionantes”.







NORENA DA LEKU HAU?
Kazetari batek erreporai bat egiten hari zen bitartean, haren galdera baten ondorioz erreparatu zuten, lurzoru bat erabiltzen hari zirela, baina inolako baimenik gabe. Lurzoru guztiak jabe bat daukate, nahiz eta ez jakin nor den. Arazo honi erantzuna emateko hiru sektoreekin hitz egin zuten: participación ciudadana, udaletxea eta urbanismoko langileak. Sektore guzti hauekin hitz egin ondoren, ogasun publikoarengana jo zuten. Beraien harridurarako espazio hori ogasun publikoarena zen eta bertan inolako arazorik gabe baimena eman zieten eta gainera finantzazio txiki bat jaso zuten.


ZER DA? DEFINIZIO ANITZAK 
Enparantza publiko bat

Auzokideek egindako espazio bat beraien erabilerarako, haiek nahi duten ezaugarriekin.
Jolasteko leku bat
Garapenerako bide bat
Ideia berrien sorrera ahalbidetzen duen espazio bat
Kulturaz disfrutatzeko guen bat

sábado, 18 de mayo de 2013

Trinitate enparantza (entrega)










ENTREGA
Arazo guztiak konpondu eta gero, proiektua entregatu dut. Eserlekuak perpendikularki jarriz eta xaflak hauen gainean lotuz, eszenatokia lortu dut.  Proiektuaren kokapena oso erraza da, interbentzioa oso txikia delako eta soilik guen bat erabili nahi izan nuelako. Eserlekuek espazio bat sortzen dute beraien artean, erlazio minimo bat sortzeko. Enparantzaren perpendikulartasunekin apurtzeko 45 graduko biraketaz kokatu ditut.
Eszenatokiaren kokalekua bertan egiten dena enparantza osora zabaltzeko aukera izan dezan kokaturik dago. Gradak eta kalezuloaren artean. 

Trinitate enparantza (garapena.)






















GARAPENA

Elementu flexible horren soluzioa, bi funtzioen arteko elkarketa da. Horregatik eserlekuak eszenatokiaren oinarria bihurtu dut. Baina arazo berri batekin topatu naiz, eszenatokiaren zorua nolakoa izango da? Eserlekuak ezin dute arazo hori konpondu eta beraz beste elementu baten beharra ikusi dut, eta eszenatoki baten zorua egiteko modurik errazena egiteko xaflak erabiltzea da. Beraz eszenatokia eserlekuen eta xaflen arteko harremana izango zen.
Eszenatokiaren oinarria egiteko behar den angelua, eserlekuekin lortu behar nuen. Bi eserleku perpendikularki funtzionatzeko era bat bilatzea asko kostatu zitzaidan. Paperarekin lotura hori egiten ibili naiz, eta azkenean eserlekuek eratzen duten xaflek erantzuna eman didate, haien arteko elkarketa eratuz.








Trinitate enparantza (garapena)


Trinitate lehengo ideien garapena

Espazio hau normalean erabiltzen dutenekin hitz egin ondoren, batez ere bi funtzio aipatu zituzten, eserlekuak eta eszenatoki bat. Nahiko arazo dauzkate errepresentazio txiki bat egiteko garaian. Leku gutxi daude kontzertu txikiak egiteko, eta trinitate enparantza kontzertu edo errepresentazio hurbilak egiteko. Espazio txiki eta kontzentratu bat delako.
Beraz, bi arazo ohiei soluzio bat ematea erabaki nuen, elementu bakarrarekin. Eserlekuen arteko konbinaketaren ondorioz eszenatoki bat sortzea nahi nuen.







Trinitate: informazioa hartuz


Gure helburua harremanetarako habitat bat sortzea da, honek bertako hiritarren (auzokideen) espazio publikoetarako beharrak bete behar ditu. Honetarako gure erreferentzia eta influentzia Madrileko Campo de la Cebada-n egin dutena izango da.
Beraz, bertan bizi den jendearentzako gune publiko bat egin behar dugu, horretarako, erabilpena emango dion bultzatzailea aurkitu behar dugu, baina ohikoak direnak (altzari urbanoak, landaredia etab) albo batera uzten saiatuz.
Gure helburua behar den bezala burutzeko, auzokideei galdetu behar diegu, eta goiz libre batean, bertara hurbildu ginen bertatik igarotzen zen jendeari plaza horretan zer egiten duen galdetzeko eta bertan zer egotea nahiko lukeen jakiteko.
Hasieran, lotsari aurre egiten genion bitartean bertako jendea plazan zuen jarrera eta egiten zituen aktibitateak behatu genituen: taldeetan eserita egotea, eguzkitan etzanda egotea, (hau gazteen jokabidea).
Beraz, gazteen erabilpena nolabait aztertuta geneukanez, hurrengo belaunaldietako jendeari galdetzera ausartu ginen. Haur txikien gurasoek, plaza hori haien haurrentzat jolastoki bikaina izanez, faltan botatzen zuten egoteko gune lasai eta eroso bat, era horretan, umeak kontrolatzea errazago izango zuten, beraiek lasai dauden bitartean. Gurasoen gomendioak /eskakizunak unanimeak izan ziren galdetu genuen pertsonen artean. Denek harrizkoak ez diren eserlekuak (neguan hotzak baitira, eta hori ez ezik, deserosoak ere), aterpe zabal bat, eta gehiegi eskatzea ez balitz tabernatxo (txiringito) bat. Gizon batek aipatu zuen Jazzaldia egiten dutenean taberna hori ez zela txarto etorriko kontzertuan zerbait hartzeko.
Azkenik, agureekin hitz egin genuen, eta beraiek faltan botatzen zuten lehendabiziko gauza, gauen argia egotea da. Esan zuten moduan, ohituta daude arratsaldero buelta bat ematera, eta neguan, oso goiz iluntzen denez, ez dira plazara sartzen, hotzaz gain, argi faltagatik. Gainerakoan aurrekoekin bat egin zuten, aterpe falta eta esertzeko gune erosoen falta.
Elkarrizketa honekin amaitzerakoan, jateko ordua zen eta arratsaldean klasea genuenez gure ikerketa lana amaitutzat eman genuen. Adin ezberdineko iritziak genituen eta material hori landuz zerbait funtzionala eta pertsona guztientzat erakargarria lortu dezakegu.


 





Trinitate enparantzaren interbentzioa






TRINITATEKO INTERBENTZIOA


Proiektu honetan oso garrantzitsua da daukagun ingurua, oso sentikorra da. Ingurua ukitzeak ondorio txarrak ekar ditzake.  Leku batean interbentzio bat egitea, nahiz eta tenporala izan, ingurunea errespetatu eta mantendu behar da.

Trinitate bezalako leku enblematiko batetan errespetuaren sentsazioa areagotzen da. Beldurra neukan nire proiektuarekin, Peña Gancheguik egindako artelana gehiago kaltetzea. Tailer integratuan hautatutako gunea, gradak dauden espazioa da. Ingurua gutxien ukitzea erabaki nuen, gainera nire proiektua enparantzan gehiegizko presentzia ez edukitzea erabaki dut. Material neutralak erabiliko ditut, eta inguruan lortu daitezkeenak, adibidez egurra.
Proiektuaren ideia nagusia berrerabilpena edo funtzio anitzeko elementuak sortzea izango da. Elementu bat erabili eta gero, beste funtzio batean erabiltzeko gai izango den zerbait sortzea.








miércoles, 15 de mayo de 2013

Madrid 3


Azkenengo egunean, esnatu gosaldu eta lasterketa baten ondoren egun horretarako janaria erosi eta gero, denok batera autobusa hartu genuen. Egun horretan ikusteko genituen eraikinak bidean ikusiko genituelako.

Bi orduko film edota siesta baten ondoren, Roa de Duero herrira iritsi ginen, bertan aldapa bat igota DENOMINACIÓN DE ORIGEN RIBERA DE DUERO bulegoko eraikinean sartu ginen. Talde handiegia ginez, bi taldetan banatu ziguten eta bertako bi gizonek eraikina eta bertan aurrera eramaten ziren funtzioak azaldu zizkiguten era argi eta interesgarri batean.
Gure ustez zegoen eraikin zaharra eraiki zuten zati berriarekin oso ondo erlazionatuta dago, eta oso era funtzionalean konpondu zuten maldaren arazoa, era berean malda horri etekina ateraz.

Aipatzekoa da, kanpoan egonda sortarazten duen sentsazioa eta behin barruan sortarazten duena oso ezberdinak direla. Barruan sentsazio minimalistagoa ematen du. Guri goiko gelak asko gustatu zitzaizkigun, erabilera sinpleagatik eta oso argitsuak zirelako. Bestalde, beheko sala polibalentea (eraikinera sartu ginen tokitik) ez zen gure gustukoa izan, hormetako materialagatik eta ateak ziren modukoagatik, ez ziren asko nabarmentzen eta azkar egindako zulo bat ematen zuten, zeharkatzeko bide bat iruditu beharrean, baina, gela horretan bazegoen gustatu zitzaigun zerbait: nola lur azpian egonda, argi naturala helarazten dute, patioak erabiliz. Eta patio horien erabilera, kokapena eta helburua atentzioa deitu zigun.

Igarobideetan argiarekin nola jolasten duten eta goiko bilera gelako leihoak, nahiz eta momentuz hauek ez garbitu, gizonak aitortu zuen moduan, guretzat interesgarri iruditu zitzaizkigun.
Argazkia atera genuen “plazatxoa” berea ere dauka. Eskala txikiko espazio bat delako, hiri batean hori lortzeko, espazio horren sentsazioa bera lortzeko, eraikinak handiagoak izan beharko litzateke. Gainera, esan beharra dago, espazio hori erosoa dela, baina gaizki zaindua, eta era erraz batean konpon daitekeena. Fatxadetan zeuden, efloreszentziak kaneloien arazi bat delako, uren bideratzeak ez direlako ongi ematen.
Eraikinaren bisita amaitu ostean, jateko denbora utzi ziguten, eta herritik buelta labur bat eman ondoren, begiratoki baten antzeko plaza txiki batean bokata jan genuen.


Amaitu bezain laster, autobusera bueltatu ginen, oraingoan bidai labur bat egiteko. Ribera de Dueroko herrian kokatutako Faustino Taldeko Portia Bodegetara heldu ginen. Agian hau izan zen, hasieratik gugan interes gehien pizten zuen erakina, arkitekto ezagunago baten eraikina zelako, hain zuzen ere, Normand Foster-rena.
Esan daiteke, naiz eta ardoa gustuko ez izan, ez zigula huts egin. Bertako neskak historia osoa kontatu zigun, nola eta nork eskatu zuen bodega, ze baldintza jarri zioten arkitektoari (mahatsa grabitatez erori behar dela, bere pisuagatik, manipulatua izan barik), eta nola konpondu zuten tenperaturaren arazoa, ardo on bat egiteko, hau konstantea izan behar delako. Lur azpian egoteak konstantzia hori era natural batean mantentzea ahalegintzen du.
Asko gustatu zitzaigun detaile bat, leihoetako beira tindatua izan zen,  eta azaldu ziguten moduan, nola erabilgarria zen kota kalkulatzeko, zenbat eta argiagoa izan gorago aurkitzen ginelako, eguzkiaren argiaz baliatzen baitira hori jakinarazteko. 
Ikusten zen, detaile guztiak, nahiz eta txikiak izanda, oso ondo zainduta zeudela; zorua beti garbi, erabilitako materialak, barrikak kokatzeko modua, botilak eusteko hormaren diseinua, dendara jaisteko eskailera, …
Erdiko nukleoa, baldintzagatik sortu zena, hiru besoen lotura da, eta bertatik argia sartzen da, hori ere gure atentzioa deitu zuen.

Material guztiak garbi mantentzeak eta koloreen konbinaketak itxura eroso eta polit bat ematen dio eraikin osoari, nahiz eta lan egiteko gune bat den, oso atsegina da; behintzat guretzat.
Guk ez ginen jatetxean nahi izan genuen denbora egon, berandu igo ginelako, baina esan behar dugu, bertatik zeuden bistak eta dekorazioa oso gune atsegin batean bihurtzen zutela, eta terrazan zegoen iturri /ur gune antzekoa asko gustatu zitzaigun.
Behin dena ikusita, eta gure artean komentatu ondoren, azkeneko bidaia egiteko (2-3 ordu ingurukoa) autobusera bueltatu ginen, eta lo geratu ginenentzat, esnatzerakoan Donostian ginen, unibertsitatearen alboan. Maletak eta dena hartu eta deskantsatzera joan ginen. 

http://www.bodegasportia.com/index_portia.asp