sábado, 18 de mayo de 2013

Trinitate enparantzaren interbentzioa






TRINITATEKO INTERBENTZIOA


Proiektu honetan oso garrantzitsua da daukagun ingurua, oso sentikorra da. Ingurua ukitzeak ondorio txarrak ekar ditzake.  Leku batean interbentzio bat egitea, nahiz eta tenporala izan, ingurunea errespetatu eta mantendu behar da.

Trinitate bezalako leku enblematiko batetan errespetuaren sentsazioa areagotzen da. Beldurra neukan nire proiektuarekin, Peña Gancheguik egindako artelana gehiago kaltetzea. Tailer integratuan hautatutako gunea, gradak dauden espazioa da. Ingurua gutxien ukitzea erabaki nuen, gainera nire proiektua enparantzan gehiegizko presentzia ez edukitzea erabaki dut. Material neutralak erabiliko ditut, eta inguruan lortu daitezkeenak, adibidez egurra.
Proiektuaren ideia nagusia berrerabilpena edo funtzio anitzeko elementuak sortzea izango da. Elementu bat erabili eta gero, beste funtzio batean erabiltzeko gai izango den zerbait sortzea.








miércoles, 15 de mayo de 2013

Madrid 3


Azkenengo egunean, esnatu gosaldu eta lasterketa baten ondoren egun horretarako janaria erosi eta gero, denok batera autobusa hartu genuen. Egun horretan ikusteko genituen eraikinak bidean ikusiko genituelako.

Bi orduko film edota siesta baten ondoren, Roa de Duero herrira iritsi ginen, bertan aldapa bat igota DENOMINACIÓN DE ORIGEN RIBERA DE DUERO bulegoko eraikinean sartu ginen. Talde handiegia ginez, bi taldetan banatu ziguten eta bertako bi gizonek eraikina eta bertan aurrera eramaten ziren funtzioak azaldu zizkiguten era argi eta interesgarri batean.
Gure ustez zegoen eraikin zaharra eraiki zuten zati berriarekin oso ondo erlazionatuta dago, eta oso era funtzionalean konpondu zuten maldaren arazoa, era berean malda horri etekina ateraz.

Aipatzekoa da, kanpoan egonda sortarazten duen sentsazioa eta behin barruan sortarazten duena oso ezberdinak direla. Barruan sentsazio minimalistagoa ematen du. Guri goiko gelak asko gustatu zitzaizkigun, erabilera sinpleagatik eta oso argitsuak zirelako. Bestalde, beheko sala polibalentea (eraikinera sartu ginen tokitik) ez zen gure gustukoa izan, hormetako materialagatik eta ateak ziren modukoagatik, ez ziren asko nabarmentzen eta azkar egindako zulo bat ematen zuten, zeharkatzeko bide bat iruditu beharrean, baina, gela horretan bazegoen gustatu zitzaigun zerbait: nola lur azpian egonda, argi naturala helarazten dute, patioak erabiliz. Eta patio horien erabilera, kokapena eta helburua atentzioa deitu zigun.

Igarobideetan argiarekin nola jolasten duten eta goiko bilera gelako leihoak, nahiz eta momentuz hauek ez garbitu, gizonak aitortu zuen moduan, guretzat interesgarri iruditu zitzaizkigun.
Argazkia atera genuen “plazatxoa” berea ere dauka. Eskala txikiko espazio bat delako, hiri batean hori lortzeko, espazio horren sentsazioa bera lortzeko, eraikinak handiagoak izan beharko litzateke. Gainera, esan beharra dago, espazio hori erosoa dela, baina gaizki zaindua, eta era erraz batean konpon daitekeena. Fatxadetan zeuden, efloreszentziak kaneloien arazi bat delako, uren bideratzeak ez direlako ongi ematen.
Eraikinaren bisita amaitu ostean, jateko denbora utzi ziguten, eta herritik buelta labur bat eman ondoren, begiratoki baten antzeko plaza txiki batean bokata jan genuen.


Amaitu bezain laster, autobusera bueltatu ginen, oraingoan bidai labur bat egiteko. Ribera de Dueroko herrian kokatutako Faustino Taldeko Portia Bodegetara heldu ginen. Agian hau izan zen, hasieratik gugan interes gehien pizten zuen erakina, arkitekto ezagunago baten eraikina zelako, hain zuzen ere, Normand Foster-rena.
Esan daiteke, naiz eta ardoa gustuko ez izan, ez zigula huts egin. Bertako neskak historia osoa kontatu zigun, nola eta nork eskatu zuen bodega, ze baldintza jarri zioten arkitektoari (mahatsa grabitatez erori behar dela, bere pisuagatik, manipulatua izan barik), eta nola konpondu zuten tenperaturaren arazoa, ardo on bat egiteko, hau konstantea izan behar delako. Lur azpian egoteak konstantzia hori era natural batean mantentzea ahalegintzen du.
Asko gustatu zitzaigun detaile bat, leihoetako beira tindatua izan zen,  eta azaldu ziguten moduan, nola erabilgarria zen kota kalkulatzeko, zenbat eta argiagoa izan gorago aurkitzen ginelako, eguzkiaren argiaz baliatzen baitira hori jakinarazteko. 
Ikusten zen, detaile guztiak, nahiz eta txikiak izanda, oso ondo zainduta zeudela; zorua beti garbi, erabilitako materialak, barrikak kokatzeko modua, botilak eusteko hormaren diseinua, dendara jaisteko eskailera, …
Erdiko nukleoa, baldintzagatik sortu zena, hiru besoen lotura da, eta bertatik argia sartzen da, hori ere gure atentzioa deitu zuen.

Material guztiak garbi mantentzeak eta koloreen konbinaketak itxura eroso eta polit bat ematen dio eraikin osoari, nahiz eta lan egiteko gune bat den, oso atsegina da; behintzat guretzat.
Guk ez ginen jatetxean nahi izan genuen denbora egon, berandu igo ginelako, baina esan behar dugu, bertatik zeuden bistak eta dekorazioa oso gune atsegin batean bihurtzen zutela, eta terrazan zegoen iturri /ur gune antzekoa asko gustatu zitzaigun.
Behin dena ikusita, eta gure artean komentatu ondoren, azkeneko bidaia egiteko (2-3 ordu ingurukoa) autobusera bueltatu ginen, eta lo geratu ginenentzat, esnatzerakoan Donostian ginen, unibertsitatearen alboan. Maletak eta dena hartu eta deskantsatzera joan ginen. 

http://www.bodegasportia.com/index_portia.asp

martes, 14 de mayo de 2013

Madrid2



EL CAMPO DE LA CEBADA

Madrilen egon ginen bigarren egunean, hostela utzi eta gero el campo de la cebada ikustera joan ginen. Enparantza hau La Latina auzoan dago. Bertan lan egiten duten arkitekto batzuk “el campo de la cabada” zer den azaldu ziguten bere sorkuntza oinarritzat hartuta.
Bertara sartu baino lehen harrituta geratu ginen zuen kanpo itxuraz, oso itxura toskoa baitzuen. sarreratik igarotzean maila aldaketa ahalbidetzen zuen aldapa oso karakteristikoa. Gure arreta lortu zuen lehenengo gauza plazaren erdian kokatzen zen metalezko kontainerra. Plazan zegoen gehiena bertan sortutakoa zen, baina kontainerra ez. Gainera estruktura metaliko baten gainean zegoen kokatuta eta hori egiteko nolabaiteko jakintza eduki behar da; gutxienez, lotura sendoak egiteko.

EL RASTRO

Zeure herrian edo hirian edo bizi zaren lekuan gertatzen den bazela astero merkatu bat agertzen da. Madrilen, markatu normal hori aparte igandeetan el rastro gertatzen da. Merkatu honen adierazgarri handiena bere barietatea da. Denetik topatu dezakezu, filmak, arropa, liburuak, … baina, gauza zehatz bat bilatzen hari bazara nora joan jakin behar duzu, bestela kaleetatik galduta ibiliko zara, milaka gauza desberdin ikusten bilatzen duzuna topatu gabe. Oso argi ez egon harren, ondo organizatua dago, gremioetara gogoratzen duen zerbaitez organizatua dago. El rastro-ren azkeneko geltokia maldan behera joaterakoan topatzen dugun enparantza bat da. Bertan, adibidez, gauza zaharrak, liburuak eta filmak topatu ditzakegu. Guri ikusitako guztiaren artean gehien harritu gintuena, seguruenik topatu genituen antzinako postalak izan ziren. Hauek, idatziak zeuden, bigarren eskukoak ziren. Oso arraroa da pertsonak batek beste bati orain dela hamar urte idatzi ziona irakurtzea.  Dirudi bere intimitatea hausten hari zarela, bere bizitzan baimenik gabe sartzen.
Bazkaltzeko ordua zenez, jateko bila joan ginen. 
Enparantza inguruan ibili ginen bitartean zakarrontzi guztiak beteta zeudela konturatu ginen, laukizuzenak ziren poliespanezko bandejaz. Enparantza osoa beteta zegoen. Enparantzaren iskina batean taberna txiki bat topatu genuen, jende pila zegoen kanpoan sartzeko itxoiten. Hain beste jende ikusita azkar adostu genuen bertan jatea. Ilara itxaroten hari ginen bitartean barrutik atera ziren jendeak lehen ikusitako bandejak zakartzatela ikusi genuen. Barrura sartzerakoan bi mostradoreen artean sortutako gunean janaria eskatu zenezakeen. Lekua txikia zen, jende ugari zegoen eta gainera zerbitzatzen zuenak ikaragarrizko martxa zeukaten, ti-ta batean egiten zuten lana, honek janaria aukeratzeko premia areagotu zuen. Azkar batean bakoitza bi ogitarteko batzuk aukeratu genituen eta ondoan zegoen kale batean eseri ginen bazkaltzera.

ESTO ES UNA PLAZA

Bazkaldu eta gero esto es una plaza-ren bila abiatu ginen, itzalpetik gehien bat gehiegi ez deshidratatzeko. Bidean, parketxo bat topatu genuen, bertan orain hain ohikoak bihurtzen ari diren soinketa egiteko ibilbide bat topatu genuen. Konturatu ginen bere kokalekua ez zela oso egokia, behintzat uda partean edo eguzkia dezente jotzen duenean. Ez zegoen inolako estalkirik, eta beraz, ariketaren bat eguzkipean tenperatura altu batekin ez da oso gomendagarria.
Nahiko denbora kostatu zitzaigun bilatzen genuena topatzea, ez delako lehenengo bistan ikusten. Plaza hau eraikin bat utzitako lekuan sortutako auzokideentzako espazio bat zen. Lehengo eraikinaren itxitura mantentzen da eta horren espazio horretan ez erreparatzea laguntzen du. Sartzerakoan ikusten duguna berdea da. Landareak edonon, hau harrigarria da hiriaren eta naturaren arteko harremana ez da ohikoa. Desertu eta bere oasia, bezala irudikatu dezakegu. Gainera barruko eta kanpoko giroa asko aldatzen da, oasi sentsazioa handituz. Leku bikaina da hiriaren barnean erlaxatzeko, erosoa.


ATOCHA


Txikitako oroipenak eramanda atocha-ko dortokak ikustera hurbildu ginen. Atocha beirazko ikaragarri handia den estalkia dauka. Honek, barrura sartzerakoan espazioa zabalagoa egiten du, eta argitasuna sartzen du eraikinaren erditik. Oroipenetako dortokak txikiak ziren eta gainera gutxi batzuk. Haiei hurbiltzean ikaragarrizko harridura hartu genuen, pila bat dortoka zeuden eta gainera tamaina askotarikoak. Bazegoen bat besteekin konparatuta erraldoia zirudiena.



CAIXA FORUM



Atocha utzi eta gero caixa forum museoa ikustera hurbildu ginen, bere berrikuntza eta fatxada begetala ikusteko asmoz. Baina batez ere proiektatutako eskailerak. Herzog eta Meuron berrikuntzan eraikin zaharra lurretik altxatu egindako zuten, behe solairua espazio ireki eta diafano bat sortuz. Honek, eraikinaren azpian zaudela beraren pisuaz kontziente izatea ahalbidetzen du, kulturaren pisua. Eraikinean erdialdetik sartzen gara honek, eraikinak duen azaleraz jabetzeko aukera ematen digu.


Guretzat eraikinak duen elementu arkitektoniko garrantzitsuena eskailerak dira. Sarrerakoa, hirukiz osatuta dago, nahiz eta espazio asko hartu sarrera egokia da, zabala delako eta bertatik igotzen hari zaren bitartean inguruan duzuna mirestu dezakezulako. Hirukien erabilera hori lehen solairuan mantentzen da, zoruan eta sabaian. Lurrean hiruki metalikozko plakak topatzen ditugu eta gainera bertan goian dauden argien islapena ikusten da beste hiruki sare bat eratuz.
Beste eskailerak luzeagoak dira eraikin osoa 
erlazionatzen dute. Espaloiak zuzenak dira eta 
beraien arteko erlazioa perpendikularra da osoki, baina kontraste handia sortzen da barandarekin. Baranda guztiz organikoa da, angelu zorrotzak lehuntzen ditu. Laukizuzen forma osatzen dute eta baranda guztiz opakoa da, behean dagoena ikustatzeko. Baina espazio honek ikusgarria duena ikusteko goiko de beheko pisu batetatik eskailera osoa ikustea da, erdiko zulora hurbilduz. Oso sakona da, eta barandaren kurbak sentsazio hori lehuntzen du. Sakontasunaren sentsazioa murrizten du barandaren mugimenduarekin. 



EL PRADO MUSEOA.

 Kaixa Forum-etik atera eta El prado pasealekutik atzerantz bueltatuz kaleari izena ematen dion museora joan ginen. Ez ginen bertara sartu, baina bere arkitektura mireztu genuen.   
Harrigarria da, nola inguruneko presentzia osoa bereganatzen duen bere izaera klasikoarekin, baina zaharra iruditu gabe. Bere sarrera dirudienaren pilastrak /zutabeak (nahiz eta atzetik sartu) beraiengana hurbilarazten gaitu, eta bere simetriak bere aurrean txiki sentitzea lortzen du.   
Eraikin osoa inguratu genuen, atzealdeko atea ikusteko. Berez ate hori ez da museoaren eraikinaren parte, baizik eta alboko eraikin batena, baina, El Padrok eraiki hori bere parte hartu zuenean, zabalketa egiterakoan, Cristina Iglesias-i (Reina Sofiasen bere erakusketa aurreko egunean ikusitakoa) atea enkargatu zioten.
Ate honek aurreko egunean ikusi genuenaren estilo bera jarraitzen duela argi dago, naturaren errepresentazio bat bilatzen duela dirudi, eskulturen bidez, dena landare, harri zein egur itxura duelarik.

HUERTAS KALEA (Idazleen kalea)


Afaltzera gindoazen bitartean, kale honetatik ibiltzen joan ginen, gure harridurarako lurrean gaztelaniazko literaturaren fragmentuak zeuden lurrean idatziak. Poemak, nobelan zati adierazgarriak … etab. Kale honetan argi ikusten da hiria zenbat ezagutzen duzun. Lurrera begira geratzen diren pertsonek ez dute madril denbora asko igaro.




PLAZA MAYOR

Afaria enparantza honetan hartu genuen, arkuperen ondoan dagoen lokal batean erositako rabetako bokata. Enparantza hau ez da oso atsegina. Ez dago pentsatua bertan denbora igarotzeko, igarolekua bat baita. Gainera igarotzeko ez da erosoegia ezta, lurra eratzen duten harrizko blokeak oso irregularrak dira.  Igarobide sentsazio hori handitzeko eserleku eskasak topatu genituen, eta horren ondorioz lurrean afaldu genuen. Eguzkiaren beroa egunean zehar harriak hartuta nahiko beroa zegoen, eta gustura egin ginen.  

lunes, 6 de mayo de 2013

Madrid1


REINA SOFIA
Bisitatu genuen lehenengo lekua Reina Sofia museoa izan zen. Cristina Iglesias-en Metonimia erakusketa, bertatik guretzat aipagarriena edo harrigarriena sarrerako artelana izan zen.  Azpian jartzerakoan sentitutako sentsazioa, zirraragarria izan zen.  Harriaren itxurazko desegonkortasuna, berak duen benetako pisuaz oharkabetzen gaitu.
Gure arreta piztu zuen beste arte lan bat baztertutako gela batean iturri antzerako bat zena da, ikusten zelako arte lanaren ezaugarriak espazioa aldatu zutela.
Museo honetatik ateratzea GUERNICA artelana ikusi gabe, barkaezina izango litzateke Gernikako jendea taldean izanda.  Beraz, bigarren solairura igo ginen Picassoren artelan ospetsuenetariko bat ikusteko. Aipagarria da margolan batek gela osoaren interesa nola bereganatzen duen gainontzeko margolanak alboratuz.
Reina Sofia-ren fatxada nahiko klasikoa da baina hori elementu berriekin aldatzen da. Igogailuek beste itxura bat ematen diote. Hauen barnean zaudela enparantzaren osotasunaz jabetu zaitezke, eta bere maila desberdinen arteko erlazioa mires dezakezu.


MATADERO

Ondoren, matadero-ra joan ginen. Gaur egun erabilerarik ez zuen espazio bat berriz erabiltzea, baina lehen zenaren esentzia mantentzen zuen eraikina zela  gustatu zitzaigun. Gainera, nahiz eta nabe guztietan interbentzioak gauzatu izana, interbentzio gradu ezberdinak zeuden. Interbentzio hori espazioaren erabilerarekin zuzenki lotuta zegoen, ikus zitezkeen nola aldaketa sinpleekin (itxiturak indartu, espazioak banatu, altzariak kokatu etab. ) espazio guztiz ezberdin bat (erabilera guztiz ezberdinarekin) lor zitekeen. Azkeneko momentuan hormei erreparatu genien eta gure harridurarako hormaren detailea topatu genuen.




Bertatik gehien gustatu zitzaigun espazioa nabe de musica izan zen. Hasieran txabolak ikusi genituenean ez genuen ulertu horien erabilera. Espazio publiko batean kokatuta zeuden, baina argi ikusten zen erabilera guztiz pribatua zela. Beraien arteko kokapena eta sortzen zuten espazioa bitxia iruditu zitzaigun. Gune zentralean sarrerak soilik zeuden, baina honek ez zuen beraien arteko jariakortasuna ezeztatzen.





















Bertan egun horietan ematen zuten film bat (Emak Bakia baita) egun hauetan unibertsitateko liburutegian eman dute. Interesgarria iruditu zitzaigun hasteko dokumental baten dokumental bat zelako eta gainera, Euskal Herriko etxe baten inguruan sortzen den misterioaz  hitz egiten digulako, etxeari garrantzia handia emanez.  Hona hemen sinopsia:

“Man Rayren filmak, Emak Bakia izenekoak (‘Utzi bakean’ esateko beste modu bat), bilaketa baten istorioa eragiten du. Miarritzetik gertu, 1926ean filmatutako etxeak izen berezi hori zuen, eta Oskar Alegriak erabaki du oinez abiatzea etxe haren bila. Man Rayk etxandi horren hiru plano besterik ez zituen ezagutarazi: sarrerako atearen irudia, leiho bateko bi zutabe eta kostalde hurbilaren zati bat. Irudi zahar horien bidezko bilaketa ez da erraz gertatuko. Izena ez da artxiboetan agertzen eta egun inork ez du etxea gogoan. Horregatik, laguntzeko eskatuko zaie bestelako berriemaileei, zoriari eta haizeari kasu.”





TABACALERA

Tabacalera-z hitz egiterakoan espazioak nork finantzatzen duen ondorioei buruz hitz egin behar da. Bi espazio berdin zeuden, baina forma desberdinez finantzatuak. Lehengoa autofinantzatua zegoen, barrura sartzerakoan sentitutako sentsazioa etxe okupatu bat zela izan zen. Hau bere itxura eta estetika ez zainduaren ondorioa izan zen. Gobernuak finantzatutakoan aldiz, puntu hau oso zaindua zegoen.  Erabilera desberdina zen eta espazioan kokatutako elementuak espazio osoaren sentsazioa asko aldatzen zuten, bigarrena zabalagoa zirudien. Irudi hauek bi espazioetan daude aterata eta bien erteko diferentzia argi ikusten da.













LAVAPIÉS

Denbora librea aprobetxatuz, Lavapiés auzotik ibiltzen joan ginen, auzo honetan aipagarriena bere topografia oso maldatsua izan zen.  Metrotik atera eta gero aldaparen tontorrean Espainiako filmoteka ikustera joan ginen. Bertan film ugari proiektatzen dira egunero, haien jatorrizko hizkuntzan.




EL RESPIRO ETA MALASAÑA

Hostalera bueltatzean maletak eta egun osoan zehar hartutako paper guztiak bertan utzi genituen eta  tapeoa egitera joan ginen. El Respiro tabernan tapak ugariak dira eta oso goxoak. Bertan sortzen den ingurunea alaia da eta konfiantzazkoa da, han lan egiten dutenek oso hizlariak dira eta. Espazioa oso txikia da eta nahiko beteta topatu genuen, baina, oso atsegina. Edatekoa eskatzen duzunean jatekoa batera doa, baina soilik edatekoa ordaintzen duzu. Edozer tokatu dakizuke, rabak, paella, saltxitxak … etab. 
Afalduta, hostalera bueltan malasaña auzotik poteatzera atera ginen. Bertako kaleak koadrikula bat dira, baina maila aldaketekin. Orientatzea zaila izan daiteke detaile txikietan fijatzen ez bazara. Giro ona zegoen, tenperatura epela egiten zuen lehenengo larunbata zelako.








Madrilera bidaia


Bidaia egin baino egun batzuk lehenago elkartu ginen.Gure bidaiari zuku gehiena ateratzeko ikusi nahi genituen leku interesgarri guztiak aukeratu genituen,eta gero han mapa batean markatu genituen. Gure ideia ahal genuen guztia ikustea zen, nahiz eta gutxi lo egin. Horregatik programatutako gauzen aparte beste leku harrigarriak ikustera joan ginen. 





viernes, 3 de mayo de 2013

DANIEL ROEHR _ Green Roofs


DANIEL ROEHR _ Green Roofs

Daniel Roehr British Columbia School of Arhitecture-ko unibertsitateko Arkitektura eta Paisaiako irakaslea teilatu beerdeei buruzko hitzaldia eman zigun.
Teilatu berdeen erabilera proiektu berrietan nola erabiltzen ziren azaldu zuen. Gehienetan energia aurrezteko erabiltzen da teknologia berri hau. Azken aldian asko hitz egiten da ekologiaz, eta aukera hau ura berrerabiltzeko gaitasuna dauka, eta horregatik gero eta gehiago ikusten dira.
Bi teilatu berde mota daude: Estentsiboak eta intentsiboak.
Azken urtetan demografiaren hazkundearekin batera hirietako gune berdeak edo landareak murrizten joan dira gizakiaren zabalkuntzaz. Gune hauen galera ondorio txarrak ekar ditzake, esate baterako: uholdeen arriskua areagotu edo urak kalitatea galtzea. Bestalde, landare-eremuak handitzeak onura ugari ekarri ditzake: hirien berotegi efektua murriztea, euri urak bideratzea (isurketa murriztuz), barrera akustikotzat, airearen kalitatea hobetzea eta errendimendu termiko hobetzea.

Teilatu begetala:

RENZO PIANO _ Potsdamer Platz (Berlin)







RENZO PIANO _ California-ko Academy of Science (San Francisco)




Teilatu berdeak erabiltzeko sistema hoberena, landare mantentze plana txikiena dutenak dira. Berezko ureztapena bilatu behar da eta landareak duen bizitza iraupena kontuan hartu behar da.
Vancouver-eko udak oso lehorrak direnez, ura gordetzeko modu egokiena landarez osatutako teilatuak dira. Gaur egun teilatuak ez ezik fatxada berdeak ere erabiltzen dira. Hauen erabilera ez da soilik funtzionala, estetiko ere baita.

JACQUES HERZOG eta PIERRE DE MEURON _ Caixaforum (Madrid)


Arkitekturaren jarraitasunaz mintzatzean, teilatu berak jasangarriak direla ziurtatu zuen, baina, autosufizienteak izanik. Teilatu bat ureztatzeko ez da beharrekoa ur gehiagoren erabilpena euriak egiten du lan hori, euriaren ura depositu batean gorde daitekeelako eta gero berrerabili. Honi lotuta, Vancouver-en topatu ditzakegun adibide batzuk ikusi genituen. Haietan uraren berrerabiltzeko sistemak eta uholdeak ekiditeko erabiltzen diren tresnak argi ikusten ziren.
Sistema hauek aplikatzeko oso ondo aztertu behar da bertako klimaren ezaugarriak. Kokapena ulertu behar da.
Laburtuz, esan daiteke sistema berri hauen erabilera egokia dela, baina beti klima eta ingurua oso ondo aztertu eta gero. Gauza asko kontuan hartu behar dira, jasangarritasuna, euriaren kantitatea, ur-sistemaren segurtasuna,  landare mota eta bere ezaugarriak esate baterako. Dena, lotuta egon behar du, dena konponduta, arazorik gerta ez daitezen. Aurrera pauso bat iruditzen zait, arkitekturan naturaren presentzia zuzena dagoelako.